Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

ARTE ERLIJIOSOA

Edificios religiosos

Erdi Aroan du jatorria; XVI. mendean egin ziren erreforma gotikoek ekarri dute gaur egun duen itxurara, baita XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran egin ziren aldaketa batzuek ere.

Gurutze latindar forma du bere oinak, eta hiru zatitan banatuta dago: gurutzadura, transeptua eta burualde poligonala.

San Pedro eliza, jatorria Erdi Aroan duena, XVI. mendean izan zen berreraikia; estilo gotiko errenazentista dauka. Momentu honi dagokio goiburuaren, gurutzaduraren eta nabearen traza. Beranduago, XVIII. eta XIX. mendeen artean, laugarren tarte bat gehitu zen: bi kapera, eskailerak eta koroa. Kanpoan, ate nagusia, dorrea eta eliz ataria. Elizaren handitzeak Antonio Oteizak zuzendu zituen 1772an.

Azkenik, 1855ean, sakristia berria eraiki zen, tenpluaren buruari jarraiki. Vicuñaren proiektua, estilo neoklasikoa, Pablo Urrozek errespetatu zuen, eta biribilgune handi bat eraiki. 1776tik aurrera eraiki zen fatxada, eta barroko berantiarreko elementuak neoklasikoekin tartekatuta egin zen, baita errenazentistekin ere. Lau pilastra doriko-toskano hirukoitzekin artikulatzen da hiru kaletan. Erdikoak, handienak, aurrealde-erretaula dauka. Aldekoetan hiru bao, handitik txikira, ezarrita daude. Ezkerreko partea bi gorputzeko dorrearen oinarri da, prismatiko eta otxabatua, kupula konplexu batekin bukatzen dena. Beste lateralak atearekin bat egiten du.

Barruan, XVIII. mendeko ur bedeinkatuzko pontea dago. XVI. mendeko bataio-harria. San Joseren erretaula dago kaperan, rokokoa, eta Carmen Birjinaren egurrezko irudia, XVIII. mende amaierakoa dena. Gurutzean, Rosario Birjinaren erretaula bat, manierista, XVII. mende hasierakoa. Aurreko harresian, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren erretaula; hau 1716an eraiki zen baina neoklasikorantz aldatu zuten gerora.

Barnealdean dituen erretaulen artean, Erretaula Nagusia aipatzekoa da; BernabéImberto Lizarrako eskultoreak egin zuen lan erromanista hau 1594 eta 1610 artean. Pertsonaiak indar handikoak dira eta edertasun idealizatua erakusten dute, santuen aurpegietan ikus daitekeena.

Epistolaren aldean, Santiagoren erretaula, 1716koa dena eta oso apaindua dagoena. SantiagoMatamorosen eszena baten margolan bat dago teilatupean, Erriberriko merindadearen barruko garai barrokoari dagokionez, interesgarria. Kristo gurutzatuaren erretaulak, San Frantzisko Xabierrenak eta Andiongo baselizatik datorren erretaulak kaperak osatzen dituzte. Rokoko estiloko erakustoki batean Andiongo Birjina agertzen da, Erdi Aroko ikonografia daukana, XVIII. mendean aldatua izan zena.

Koruan, rokoko estiloko aulkiak. Garai eta estilo desberdineko taillak eta urregintza kantitate handia sakristia berrian. 1594ab BerbabeImbertok egindako erretaula nagusia errenazentista da. Orientazio greko-erromatarrekoa, bere arkitekturari esker, efektua oso ona da. Frontoiak, hiru ordenen zutabeak, ia apaindu gabeko erlaitzak, irtenguneak eta sarguneak.

Pasioaren eszenak ditu lehenengo gorputzak, birjinez osatuta; bigarren gorputza San Pedroren eta San Andres eta San Pabloren eszenekin osatuta dago. Beste horma-atal batean ebanjelistak agertzen dira. Hirugarren gorputzak Ama Birjinaren eta beste bi birjinen bizitzaren eszenak ditu. Kalbarioak bere lana bukatzen du Donibane, Ama Birjina eta Apostoluekin. XIX. mendean ekisaindu barroko batekin probestu ziren piezez osatutako sagrarioa desegin zen XIX. mendean. Nafarroako maisuen ohiko moldeetatik urruntzen den polikromia dotorea du, Alonso LorgoñoVegarena izan daitekeena. Beste eliza batetik etorri zen santutegia, aipatu dugun Imbertori buruzko gai landuekin.

Mendigorrian bi baseliza daude:

XVI. mendeko Santiago baseliza, gailur batean kokatua eta gaur egun berritua. Bi tramotako nabea, goiburu zuzenekoa eta bi urez estalia. Barnealdean, taila barroko herrikoiak. Antonio Estangari brodatzaileari egozten zaion traje errenazentista zahar baten bi pieza gelditzen dira. Desamortizaziora arte, Leireko Monasteriorenak izan ziren..

Andiongo Andre Mariaren baseliza: Andelos hiri erromatarraren ondoan, Andiongo eremuan dago kokatua. XIII. mende hasierako eraikina; XVII. mendean izan zen berreraikia. Garai hartan, goiburua kupula barroko batekin estali zen; dena den, bere jatorrizko portada gordetzen du, egun itxia dagoena.

Estilo barrokoko erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, eta Andiongo       Andre Maria  da burua. Bere irudia Erdi Arokoa da.

Andiongo Andre Mariaren baseliza XIII. mendekoa da, eta estilo protogotikoa du. Paretak mantentzen dira, beren pilastrekin; baita eraikinaren barnealdea, oinen estalkia eta ate bat  ere.Kapera nagusia XVII. mendean berreraiki zen eta estilo barrokoa hartu zuen; fatxadako atari nagusia XV. mendekoa da. Honen gainean, bi arkuko eta traza modernoko kanpai-horma dago. Erretaula nagusiak estilo barrokoa du.

 

Bibliografia

Arte  Auñamendi entzikopedia

LOPEZ SELLÉS, T. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. C.E.E.N, 1972.

VV.AA. Catalogo Monumental de Navarra., III, 1985.

ETE 2011