Mendigorriako Alkate-Lehendakariak Mendigorría Urbana S. L. enpresak sustatutako U.E.3.8 exekuzio-unitateko 1. lursailaren xehetasun-azterketa behin behinean onetsi du, 2018ko irailaren 24ean.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluaren arabera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena, txostena informazio publiko gisa ezarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hogei egunetan, txostena aztertu eta dagozkion alegazioak aurkez daitezen. Ez bada dokumentua informazio publikoa den epean alegaziorik jasotzen, dokumentua behin betiko onespenerako aurkeztuko da, horrela badagokio.

 

Mendigorrian, 2018ko irailaren 25ean.

Mendigorriako Alkate-Lehendakaria, Iosu Arbizu Colomo