2018ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran Mendigorriko Udalak 2018. urteko udal-aurrekontuen zazpigarren modifikazioari hasiera bateko onespena eman zion.

Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluak ezarritakoaren arabera, zeinak martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa garatzen duen aurrekontu eta gastu publikoari dagozkion gaietan, txostena hamabost lanegunetan egonen da ikusgai Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horren helburua da herritarrek zein interesdunek txostena aztertzeko aukera izatea, egoki deritzoten erreklamazioak adierazi ahal izateko.

Mendigorrian, 2018ko irailaren 24an

Alkatea, Iosu Arbizu Colomo