Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

ANDIONGO ANDRE MARIA BASELIZA

Edificios religiosos

Andelos hiri erromatarraren ondoan, Andiongo eremuan dago kokatua. XIII. mende hasierako eraikina; XVII. mendean izan zen berreraikia. Garai hartan, goiburua kupula barroko batekin estali zen; dena den, bere jatorrizko portada gordetzen du, egun itxia dagoena.

Estilo barrokoko erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, eta Andiongo Andre Maria da burua. Bere irudia Erdi Arokoa da.

Andiongo Andre Mariaren baseliza XIII. mendekoa da, eta estilo protogotikokoa. Paretak mantentzen dira, beren pilastrekin; baita eraikinaren barnealdea, oinen estalkia eta ate bat  ere.Kapera nagusia XVII. mendean berreraiki zen eta estilo barrokoa hartu zuen; fatxadako atari nagusia XV. mendekoa da. Honen gainean, bi arkuko eta traza modernoko kanpai-horma dago. Erretaula nagusiak estilo barrokoa du.

Volver arriba