Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

ETXE BLASOIDUNAK

Edificios civiles

Mendigorriko hirigunea parrokiaren inguruan antolatzen da eta kaleek, batzuk behintzat, pendize handia dute. Erdialdeko etxeen tipologia da nagusi: materialei dagokienez lehenengo mailan silarria agertzen da eta gainontzekoetan, normalean bi baino gehiago ez dira,  silarrixka edo baita adreilua ere.Herriko erdigune osoan zehar XVII. eta XVIII. mendeetako etxe armarridun interesgarriak banatzen dira.

Herriko erdigune zaharrenean, Santa Maria parrokiaren inguruan muinoaren magaletik jaisten dena, hainbat etxe armarridun aurkitu ditzakegu:

Plazan bertan etxeetako batek armarri rokokoadu, XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa. Beheko kerubina du, haurtenanteenartean dago eta, goian, kasketa

San Pedro kalean XVI. mendeko pare bat etxe ikus daitezke, puntu erdiko atariak dituztenak.

Zerko kalean XVII. mendeko eraikin bat dago. Fatxadan XVIII. mendeko harrizko armarria du; sugeen arteko azpi-maskaroi bat du, lehoiak eta, goian,  aingeruen arteko kaskoa.

Bernardino Ayalakaleko 22. zenbakia duen etxea, berreraikia dago, giltzarrian plaka duen puntu-erdiko portala mantentzen du. Harri landuz egindako lau atal ditu, goiko biak balkoi zuzenekin eta haietako batzuk forja zaharrarekin. Fatxadan harrizko armarri neoklasikoa gordetzen du.

16 zenbakia “El Fortín” deiturikoa, harlanduzko defentsarako dorre zahar bat da. Estruktura nagusia XIV-XV. mendekoa da eta sekundarioa XIX.enekoa. Izkinetan kateak ditu. Harlanduzko horma.

4 zenbakia, bi atal ditu eta harri landuzkoatikoa, leiho zuzenekin. XVII. mendean koka daiteke.
2 zenbakia XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa da bi kerubinen gainean eta lehoiek heldutako rokoko estiloko armarria du.

Berdura kaleko 17. zenbakiak partzialki galdu den armarria du eta 18. zenbakiak XVI. mendeko arku zorrotza du.

Martin Salvador kaleko 17. zenbakia etxe barrokoa da; bi atal nagusi ditu eta harri landuzkoatikoa du; fatxadan XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa dauka.

13 zenbakiak XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa mantentzen du, maskaroia eta azpiko aldean bi lehoi dituela.
23 zenbakia harlanduzko bi atal nagusi dituen etxe handi bat da; harri landuzkoatikoa du eta puntu erdiko arkua. Honen goiko partean armarria du. Pixka bat gorago, XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa dago.
9 zenbakia bi atal nagusiko etxea da; puntu erdiko atari nagusia du eta gainontzeko baoak ateburudunak dira.
8 zenbakia XVIII. mendeko etxe izugarri handia da; hiru atal nagusi eta harlanduzko atikoa ditu. Bao gehienak zuzenak dira sartzekoa izan ezik, hori puntu erdiko arkua baitu. Goian kasketa duelarik armarri rokokoa du.
5 zenbakia bi atal nagusiko eraikin neoklasikoa da; atikoa du eta baita armarri laua ere errezel azpian.

Navarreria kaleko 2. zenbakiak XVI. mendeko portaloi zorrotza mantentzen du, San Pedroren giltzekin eta Kristoren anagramarekin dekoratutako armarria du; gakoan, irudi gotikoak ditu. Aingeru kalean, XVI. mendeko etxe bat dago; harlanduzko hiru atal ditu, partzialki entokatuak eta leiho zuzenekin. Sartzeko atariak moldurak eta ojeretak dauzka. Larruzko kartelaz inguraturik dagoeta goiko aldean kasketa du.

7 zenbakia duen etxeak XVI. mendean egindako arku zorrotza du; gakoan giltzak eta izarra dituen ezkutua du
11 zenbakiak XVIII. mende hasierako armarria du, estilo barrokokoa. Hurrengo eraikinaren barnealdean XVIII. mende amaierako armarri bat dago. Izkinan dagoen etxe batean 1773. urteko armarri rokoko bat ikus daiteke, behe-kerubina eta kasketa ditu.

25 zenbakiak XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa du. Behean kerubina, oparotasun-adarrak inguraturik eta goian kasketa.

26 zenbakiak armarri rokokoa du, aurrekoaren garai berekoa da. Beheko kerubina du, lehoi tenanteen eta kasketaren artean kokatua

Navarreria kaleko 37. Zenbakia XVIII. mendeko etxea dago, lehenengo atalaharlanduzkoa da eta beste biak adreiluzkoak eta harrizko markoak dituzte.

Volver arriba