Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Bitxikeriak

Andiongo Muruzabalen Jaurerria. 

Mendigorriaren barrutian daude antzinako jaurerri hau eta bere eremua. 1534an eraiki zen eta hiru etxek osatzen zuten. Egako Granada dukearen jabetza izan zen XIX. menderarte. Gero Mendigorriaren ondasun izatera pasa zen, araubide erkidearen arabera.

Muruzabalen jaurerrian San Emeterio eta Celedonioren Eliza gailentzen da. XIII. mendean eraiki zen estilo pregotikoan eta, ondoren, aro modernoan handitu egin zen. Arku zorrotzaren gainean moztutako armarri bat ageri da. Alde batetik, Nafarroako kateak ditu, bestetik ahuntz bat elkarren aurka ari diren bi lehoiren artean.

Erretaula plateresko bat da elizaren buru. Bertako bataiarria XVI. mendekoa da, eta Olibaren Kristoaren irudi barrokoa XVII. mendekoa.

Volver arriba