• Maila historikoa: Villa
  • Maila administratiboa: Udalerria
  • Partidu judiziala: Tafalla
  • Merindadea: Erriberri
  • Eskualde geografikoa: Ekialde-Erdialdeko eskualdea, Arga ibaiaren arroa.
  • Biztanleak (2013ko urtarrilaren 1ean): 1094 biztanle
  • Azalera: 39,3 km² / 3930 hektarea
  • Populazio dentsitatea: 27 biztanle/km².
  • Garaiera: 401 m.
  • Komunikazioak: NA-601 eskualde-errepidea Gares eta Larragara. Garesen bat egiten du Iruñea-Logroño A-12 autobiarekin (23. irteeran), eta Lizarra- Tafalla NA-132 errepidearekin Larragan. NA-6030 tokiko errepidea Artaxoa eta Tafallara.
  • Geografia: Iparraldean Obanos, Gares, Mañeru, Zirauki eta Villatuertarekin egiten du muga, hegoaldean Artaxoa eta Larragarekin, ekialdean Artaxoarekin eta mendebaldean Zirauki, Villatuerta eta Oteitzarekin.
  • Herritar-izena: Mendigorriar

Onomastika:

  • Toponimia

Esanahia: ‘Mendi gorria’ edo ‘mendi soildua’. Euskaratik dator mendi eta gorri hitzen batura eginda.

Agiri zaharrak. Mandegorria, Sanz de (1215, NEN), Mendegorria (1280, NEN); Mendigorria (1070, NEN); Mendigorrico, Sandor (1350, NEN); Mendígurría (1350, NEN); Mendígorríabidea (1711, Villatuerta, NTYC).

(Mikel Belasko; 1999: 299).

Agiri zaharrak (JMJJ). Mendigorria (XII-XV. mendeak), Mendigurria (1461). (José Mª Jimeno Jurío; 2004).

 MENDIGORRÍKO TOPONIMIA. Fuente tracasa

SITNA:  Sistema de Información Territorial de Navarra