Mendigorriko Hiribilduaren  armarriak hainbat aldaketa izan ditu denboran eta historian zehar.

Irudikapen zaharrena ikusten da 1276, 1277,1329 eta 1383 urteetako    Mendigorriko Kontseiluaren dokumentuetan agertzen zen argizarizko zigiluan.  Bertan, hiru dorreko landugabeko gaztelu bat agertzen da, ate eta leihorik gabe. Zigilua borobila zen, argizari naturalez eginda 39mmko diametroa zue eta honako hitzak agertzen ziren: S de Mendigorria.

NEAN, Comptos. Docs 3. Kutxa 81. zigilua

 

Mendigorriko Hiribilduaren armarri ofiziala

Egun, udaletxearen fatxadan harrizko armarri handi bat dago bi lehoik sostengatzen dituzte JuanII.aren armak,azpian Mendigorriko blasoi zaharra dago: hiru dorreko gaztelua. Harrizko armarri hau, 1463 datarekin, Nafarroan gordetzen den udal armarri zaharrena da.

Egun  udal  armarria  gaurkotua  dago, 1910tik aurrera  Nafarroako  armarrian erabiltzen  diren  kateak  agertzen  direlako lehengo iltze-buruen edo biribiltxoak agertu beharrean.

Diputazioko Jauregiaren Beirateak

50ko hamarkadan Diputazio jauregirako egin zen birsortzean honela dago margoturik: Zatituta: goiko aldean Juan II.aren errege armak, alegia, Nafarroa-Evreux, Aragoi Trastamarako barrutia.Beheko aldean, hiru dorreko urrezko gaztelua, gule fondoa erabilita, eta gerlari armatua atean dagoela.

Diputazioko jauregiaren beiratean agertzen den armarria  ere  gaurkotua dago 1910tik aurrera  Nafarroako  armarrian erabiltzen  diren  kateak  agertzen  direlako lehengo iltze-buruen edo biribiltxoen aurrean..

50ko hamarkadan baita ere,  C. M. Baleztenak Nafarroako heraldikari buruz hainbat artikulu idatzi zituen Diario de Navarran  eta hirugarren armarri bat aipatzen du.

Armarri horretan gule fondo baten gainean gaztelu bat zegoen eta atetik ezpata gorantz heldurik zuen beso armatua ateratzen zen. Armarria Carlos II.ak Mendigorriko biztanleei emandako pribilegioen sinboloa litzateke. Baleztenak esaten digu armarria Mendigorrian izandako harrizko  gurutze gotiko polikromatu batean zegoela eta Bartzelonako antikuario bati saldua izan zela.