Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Aro Garaikidea

 

XIX. mendeko testuingurua

  • Independentzia gerra
  • Cádizeko Konstituzioa (1812). Nafarroa okupazio frantsesaren menpe zegoen oraindik.
  • Monarkiaren berrezarpena. Cádizeko 1820ko Konstituzioa hirurteko Liberalean ezarri zen, 1820-1823.
  • I. Karlistaldia: Zentralismo liberala vs Foruak
  • Desamortizazioa

Independentzia Gerra     [4] eta  [8]

Gerra napoleonikoak iraun bitartean, frantsesek Mendigorria gotortu zuten, Nafarroako beste zenbait herrirekin egin bezala. Gerrillarien kontrako neurria zen, erreinuan asko ugaldu baitziren. Horietako bat zen Andrés Egiaguirre, bertako auzokidea, zeinak 400 bolondres batu zituen frantsesen aurka batailoi batean borrokatzeko.

1813. urteko apiril erdialdean, Mendigorriako Santa Maria eliza zaharra okupatzen zuen soldadu-talde frantsesa erasotu zuen Francisco Espoz y Minak. Frantsesek irmo eutsi zioten erasoari eta, hortaz, Espoz y Minak tenpluari piper eta pipermin lehorrekin su emateko agindu zuen. Ondorioz, frantsesak errenditu behar izan ziren eta soka batez kanpandorretik jaitsi. Santa Maria eliza asko kaltetu zen.

Mendigorria sistema konstituzionalaren kontrako oposizio indartsua zegoen. 1813ko ekainaren 13an alkateari erregearen aldeko aldarriak iritsi zitzaizkion. Horiek aldarrikatzera ausartu ez zenez, handik ordu batzuetara erregezaleen buru José Antonio Goñi iritsi zen aldarriak irakurri eta leku ikusgarri batean jartzera. Urte hartan Garesen egondako borrokaldian José Salvador tenientea nabarmendu zen, Mendigorriako herritarra.

Gerra erregezaleak   [4]

1812ko Cádizeko Konstituzioa Hirurteko Liberalean ezarri zen, 1820-1823.

1822. urte inguruan, erregezale porrokatuek beren burua nabarmendu nahi zuten, urte hartako maiatzean Mendigorrian izan zen gertakariak ikusarazten duenez, Idoatek Rincones-en azaltzen duenaren arabera [t. II, pág. 112, 144). Dirudienez, gau batez Udaletxeko frontisean zegoen Konstituzioaren taula hautsi zuten. Irainaren berri eman zuten segituan, eta paretan honako hau idazteko agindu zuten: Konstituzioaren Plaza. Ez zen inoiz jakin nor izan zen.

1822ko ekainean Quesada erregezaleak, Nafarroako Armadako Kapitain Orokorrak, Mendigorriako alkatea bahitu zuen, beste zenbait alkaterekin batera, eskatutako hornigaiak entrega zitzan. Liberalek zein erregezaleek herritarrak erreprimitu zituzten, kolaboratu ez zezaten edo beste bandora pasa ez zitezen.

Río Aldaz, Ramón del Univ. Autónoma de Barcelona . Dpto. de Historia Moderna y Contemporánea  BIBLID [1136-6834 (1998), 26; 41-48]

  1. KARLISTALDIA- Mendigorriako Gudua  [4]  eta [9]

Tomás Zumalakarregi jenerala Bilboko setioan hiltzean (1835eko ekainean), Carlos María Isidro jaunak ondorengo bat izendatzeko beharra ikusi zuen. Azkenean, Vicente González Moreno generala izan zen izendatua. Bando isabelinoan edo liberalean, armadako buru berri bat izendatu zuten: Luis Fernández de Córdova jeneral eta diplomatikoa. Bi jeneral horiek izan ziren Mendigorria inguruan 1835eko ekainaren 16an egin zen guduaren protagonistak.

Hasiera batean, Karlistek Gares inbaditu nahi zuten, baina tropa liberalak gertu zeudenez, guda Mendigorria inguruan izan zen.

González Morenok ahal bezainbeste indar bildu zuen, 18.000-15.000 gizon inguru. Defentsa-lerro bat egin zuten Arga ibaiko zubitik Corona mendiraino eta puntu hortatik Zabarate eta el Pradoraino okertzen den lerroan. Erreserbak zubi bakarra defendatzen utzi zituen, Villarrealek gidatutako sei batailoiekin. Moreno  Mendigorrian zuen kuartel orokorra eta Carlos V.a Jaunak Kuartel Errealean hartu zuen ostatu.

Batalla de Mendigorria Museo de Zumalakarregi: [Foto 1: batalla de Mendigorria]

Zumalakarreg Museoa [1. argazkia: Mendigorriako gudua]

 

Fernández de Córdova Esparteroren dibisioekin abiatu zen, Santiago eta Froilan Méndez Vigo y Gurrea anaiekin batera. 36.000 soldadu inguru ziren. Karlistak erasotu zituen, Corona mendiaren lepoa hartu eta ezkerraldetik González Moreno ekidinez. Espartero liberala Arga ibaitik Corona mendiraino borrokatu zen. Enfrentamendua oso gogorra izan zen bi bandoentzat, baionetekin borrokatu baitziren. Erdialdean borroka gogorragoa izan zen, zalduneriak eta infanteriak armada karlista bitan zatitzea lortu baitzuen.

Museo de Zumalakarregi: [Foto 2: batalla de Mendigorria]

Zumalakarreg Museoa [2. argazkia: Mendigorriako gudua]

Anabas horretan, Karlistek atzera egin zuten soroetatik, herriaren atzetik eta zubitik. Ziraukirekin komunikatzen zituen zubitik egindako atzerakada oso zalapartatsua izan zen. Villareal jeneralak eta bere batailoi arabarrek liberalen aurrerakadari eustea lortu zuten, zubitik hiru batailoi abiatu baitzituzten, beste hiru batailoiek Ziraukiko aldetik babesten zituzten bitartean. Horrek denbora eman zion Carlos V.ari bere tropen gehiengoarekin ihes egiteko.

 

Mendigorriako guduaren planoa: Gerra Zibilaren eta alderdi Liberal eta Karlisten Historia. Bigarren edizioa, Antonio Piralak berrargitaratu eta hedatua.

Córdovak Narvaezi agindu zion zubia baioneta-erasoen bitartez hartzeko, eta honek hirugarren saiakeran lortu zuen. Ondorioz, hildako eta zauritu asko egon ziren Narvaezen batailoian.

Galera handiak izan zituzten bi bandoek. Piralaren arabera, bando Karlistan 2.000 baja izan ziren, hildakoak, zaurituak eta atxilotuak kontuan hartuta. Zaurituen artean 14 urteko nerabe bat zegoen, José María Iparraguirre, atxilotua izatekotan egon zena.

Bando liberalak 1.000 baja inguru izan zituen.

Fernández de Córdova jeneralak Mendigorriako markesaren titulua jaso zuen gudu hau dela eta.

Mendigorriako biztanleak zigortuak izan ziren Karlistei laguntzeagatik. Hori dela eta, Córdovak bere tropei garaipena ospatzen utzi zien, eta hauek herriko upeltegietan zegoen ardoa edan zuten hiru egunez. Horrek gosetera bultzatu zituen biztanle asko, haien bizimoldea galdu baitzuten.

1847an ospitale bat zegoen, XVIII. mendean sortua eta zentsu gutxi batzuei esker mantendua. Horrez gain, mutikoentzako eskola bat zegoen; 133 ikasle zituen eta urtean 4.420 erreal jasotzen zituen maisu batek gidatzen zuen. Neskentzako eskola bat ere bazegoen, bertara 122 ikasle joaten ziren eta 2.000 erreal ordaintzen zitzaizkion hezitzaileari. Herrian hiru olio-errota zeuden martxan, bi harriko irin-errota bat, lau galdara zituen pattar fabrika bat, mihiseak sortzeko zenbait ehundegi eta teileria bat.

Desamortizazioa[4]

Desamortizazioa udal ondasun propioak eta komunalak besterentzeko prozesua izan zen.

XIX. mendearen lehen erdialdean egondako gatazka belikoek, bereziki gerra napoleonikoek eta lehen karlistadak, etxalde lokalen porrota eragin zuten, eta desamortizazio prozesua gertaera horiekin lotu izan da arrazoi osoz. Baina ez zen hori izan udal ondasunak likidatzeko faktore bakarra. Salmenten izaerak eta horiek gauzatzeko baldintzek bidea urratu zuten, nekazal gatazkak epe luzean larriagotzeko. Ondorioz, aldaketa historiko bat gertatu zen, kapitalismoa nekazaritzan barneratu baitzen bete-betean, landa-komunitateak desartikulatu baitziren eta gizarte-harremanetarako eredu berri bat nabarmendu baitzen, ordezkaritza oinarritzat hartzen duen sistema-politikoa egonkortzearekin batera.

1855eko maiatzaren 1ko Desamortizazio Legea betez, Mendigorrian teileria bat eta sutegi bat saldu ziren 1862an, eta lursail bat 1878an. [Ref. Rafael Gómez Chaparro: La Desamortización Civil en Navarra].

Gamazada [4] eta [10]

1893ko udaberritik hurrengo urteko otsailerarte, foruen aldeko mugimendu garaia izan zen Nafarroan. Izan ere, hilabete horietan 1841eko Foruen Legeak emandako zerga-autonomia arriskuan jarri zen.  1893ko foruen aldarrikapena Gamazada izenarekin ezagutzen da egun.

Germán Gamazok, Estatuko Ogasun ministro liberalak, aurrekontuentzako lege berri bat aurkeztu zuen. Estatuko Aurrekontuen Lege berriaren 17. artikuluak honako hau adierazten zuen: “Gobernuak 1877ko uztailaren 11ko Legearen 8. artikulua erabiliko du berehala, Nafarroako probintziari egun indarrean dauden kontribuzioak, errentak eta zergak aplikatzeko, zeinak lege honen bitartez erreinuko gainerako probintzietan indarrean jarriko diren”. Gaceta de Madrid egunkarian proiektua azaldu zenetik (1893ko maiatzaren 11n), Nafarroako iritzi publikoa horren kontra azaldu zen aho batez, politikari bat ere ez baitzen agertu artikulu hori onartzeko prest. Saiakera horrek lanpostua galduarazi zion Ministroari, nafar herritarren oposizioa oso gogorra izan baitzen.

Nafarroako Protesta Foralen Liburuan Foruak babesten zituzten 125.000 herritarren sinadurak jaso ziren. Mendigorriako herria ez zen salbuespena izan, eta herritak askok hartu zuten parte dokumentu horren sinaduran.  Nafarren Ohore Liburua- Mendigorria.

Mendigorrian zuzenbidezko biztanleria 1527 biztanlekoa zen 1910ean.

1893ko maiatzaren 28an, igandea, Mendigorria Foruen defentsan manifestatu zen, Nafarroako beste zenbait herrirekin batera. Hala nola Iruñea, Tutera, Lizarra, Tafalla, Zangotza, Agoitz, Gares, Etxarri-Aranatz, Oibar, Funes, Fustiñana, Berbintzana eta Morentin.

Urte hartan Mendigorrian, Iruñean egin bezala, bandera gorria altxa zuten, Nafarroan 1910erarte ofiziala izango ez zen arren. 

 

[4] Auñamendi Eusko Entziklopledia- (Ainhoa Arozamena Ayala)

 [7] Independentzia gerra Nafarroan. Lizarrerria Esponceda y Minaren gerrillaren oinarri  (La guerra de la independencia en Navarra Tierra Estella base de la guerrilla de Esponceda  y Mina).

 [9] Gerra Zibilaren eta alderdi Liberal eta Karlisten Historia. Bigarren edizioa, Antonio Piralak berrargitaratu eta hedatua.

[10] 1893ko insurrekzio fuerista. Foralismo ofiziala versus Foralismo herritarra Gamazadaren garaian * Ángel Garcia-Sanz Marcotegui

 

 

 

Volver arriba