Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Aro Modernoa

Testu ingurua: XVI. mendea:

  • 1512ko apirilaren 17an Fernando Aragoikoak bi bulda eskatu zizkion Aita Santuari. Lehendabizikoa Frantziaren aurkako gerran parte hartzen dutenei indultua emateko  eta bigarrena Frantziaren alde borrokatzen dutenei eskumikatzeko.
  • Bulda hauek iritsi baino lehen, Gaztelakoek bere indar guztiak bildu zituzten Nafarroa inbaditzeko. Buldak oinarrian hartuta, Nafarroako erregeak eraso zituen Bloiseko hitzarmena aitzakia gisa harturik. Akordio horren bidez Nafarroak bizilagunak eraso nahi zituen edozein armadari pasabidea oztopatuko zion. Ironikoki bulda hauek ez zuten Frantziako erregea eskumikatu.
  • 1512ko uztailaren 10ean. Gaztelako Tropek Goizueta hartzen dute.
  • 1512ko uztailaren 19an. Albako Dukea Nafarroako lurralde subiranoan sartzen da Arabatik (1200. urtetik konkistatua). Leringo kondea buruan zihoala, 15.000 soldaduko armada batekin.
  • Nafarroako erregeak Katalina eta Joanes Irunberrira erretiratzen dira eta Pirinioak zeharkatzen dituzte.
  • Albako Dukea Iruñera iristen da. Orduan hiriak 8.000 biztanle baino gutxiago zeuzkan eta dukeak errendizioa exijitzen du (agintzen zaie askatasunez errenditzeko)
  • Uztailaren 25ean Iruñeko giltzak ematen dituzte.
  • Abuztuaren bukaera aldean (24-31), lehendabiziko aldiz, Aragoiko erregeak Nafarroako errege izendatzen da.
  • 1512ko abuztuan Nafarroako erregeak eskumikatuak izaten dira.
  • Irailaren 9an Tuterako Hiriak inbaditzaileen sarrera baimentzen du.
  • Irailaren 15ean, Tafallak, mehatxuak jasan ondoren, bere ordezkaria aukeratzen du Aragoiko erregeari zin egiteko.
  • Irailaren 21ean Inkisizioa ezartzen da.

Erresuma berreskuratzeko I. saiakera:

  • Urriaren 9an,  Gaztelukoek Lizarrako harresiak erasotzen dituzte.
  • 1512ko urriaren 18an.  Franko-Nafarren erasoaldia hasten da.

Nafarroa berreskuratzeko lehenengo saioan Gaztelakoak eta Beaumontarrak gutxiago zirenez, erabaki zuten guda-eremua etsaien eskuetan uztea, eta beraien indar guztiak gaztelu eta hiribildu gotortuetan biltzea: Mendigorria, Erriberri, Zangoza, Kaseda,     Galipentzu, Irunberri, Agoitz, Elo eta Tebas,

Agaramontarren gotorlekuak kontrolatzeko amarruarekin Lizarrako gazteluari laguntzea ezinezko lana bihurtu zen Franko-Nafarrentzako, Nafarroakoek kontrolatzen baitzituzten Tebas eta Mendigorria eta Garesen indarrak batzen hasiak ziren.

  • Urriaren 25ean Nafarroako erregeek Iruñea, bertan Albako dukea zegoelarik, setiatzen dute Frantziako tropen laguntzarekin.
  • Abenduaren 2an, tropak atzera egiten ari zirelarik, lur zabaleko borrokaldia eskaintzen diote Najerako dukeari.
  • 1512ko abenduaren 20an, astelehena. Fernandok, Logroñotik idazten dio Nafarroako erregeorde berriari. Idazkietan Gaztelaren alde egin dutenei saritzeko agintzen dio. Nafarroako erregeei leial izandakoei dagokienez:

 “Dareys orden y favor para que nuestros comissarios, que nos embiamos para ello, puedan tomar y tomen a manos y en nombre de nuestra Corte los bienes y faciendas de los que olvidando la fidelidad que nod deivian han cometido el crimen de lesa maiestad contra nos y contra nuestra corona real por lo cual, allende de otras mayores penas, han merecido y merecen perder los dichos bienes”.

Abuztuaren bigarren erdialdean Pirinioetako hegoaldeko Nafarroako Erresuma gainditu ondoren, Fernando Aragoikoak Nafarroako herritarrei eta nobleei leialtasuna zin egitera behartu zituen.

Mendigorriko Hiribilduak eskatzen dio Fernando Aragoikoari antzinakoei emandako erregaliak baieztatzeko: Hiribildu ona izatea, ardo, feria eta merkatu frankoen  zergan saria ematea eta ofizio, alkate eta probestuen hautaketa. 1512ko abenduaren 20an baieztatuak izan ziren.

Pergamino AM_Mendigorria_N14

Erresuma berreskuratzeko II. saiakera:

Fernando Katolikoaren heriotza eta Gaztelako ondorengotzaren zailtasunak aprobetxatuz, Nafarroako armada, Pedro Nafarroako Mariskala buru zela, erresuma berreskuratzeko bigarren saiakerari ekiten dio. Bere aldetik, Gaztelakoak, egoera honetarako prestatu diren, bere bila ateratzen dira eta Izaban egiten dute topo Nafarroako armadarekin zeina, une horretan, gaizki hornituta eta prestatuta zegoen. Erronkarin izandako porrota horren ondoren beste nobleren artean preso hartu zituzten Nafarroako Mariskala eta bere semea. Horiek argitu gabeko zirkunstantzietan hil ziren Simancasko gazteluan 1522an.

Ondorengo arazoak saihesteko, Cisneros kardenalak, Gaztelako erregeordea, gotorleku guztien suntsiketa agindu zuen estrategikoak eta aliatu Beaumontarrenak izan ezik. Horrela,  Nafarroako erregeen erresuma berreskuratzeko saiakera berri baten aurrean arriskuak saihesten zituen.

Gotorlekuaren suntsiketa

1516an, Mendigorriko gotorlekua suntsitu zuten beste herri agaramontarren gertatu zen bezala. Bakarrik gelditzen zaigu Bernardino Ayala kaleko 16.ean harlanduzko dorre prismatiko zahar baten oroitzapena; Dorrea hemendik Santa Mariako parrokiara igotzen zen erdi aroko antzinako harresiaren aztarna da.

Joanes III.a Albretekoa 1516ko ekainaren 17an hil zen eta Katalina Foixkoa hurrengo urteko otsailaren 12an. Nafarroako Enrike II.a Zangozakoa izendatu zuten oinordeko.

Bitartean, Francisco I.ak, Frantziako erregea, eta Espainiako Carlos I.ak hitzarmen bat sinatu zuten Noyonen 1516ko abuztuan non Napolesko liskarra konpontzen zen Nafarroakoa saihestuz.

Erresuma berreskuratzeko III. saiakera:  [6] 

1521ean Espainiako Carlos I.a eta Frantziako Francisco I.a arerioak dira Europako hainbat frontetan.

Francisco I.ak, Gaztela suntsitzen zuen Gaztelako Komunitateen gerra zein Valentziako Germaniena aprobetxatuz eta Nafarroako Enrike II.a lagundu nahian Foixko André bidaltzen du Nafarroa berreskuratzeko.

1521eko maiatzean,  tropei itxaron gabe, altxamendu orokorra izan zen Nafarroa osoan, hala nola Iruñea, Lizarra, Tafalla, Erriberri eta Tuteran baita ordura arte Beaumontar izandako hiriak ere.

Maiatzaren 15ean 12.000 oinezkoekin Donibane Garazi gainditzen du. 17an Foixko Andrék, Enrike II.aren izenean, zin egin zuen Atarrabian. Erresumaren berreskurapena ez zen oso odoltsua izan eta 15 egunetan sendotu zen.

Jenerala Logroñora abiatu zen eta setiatu zuen baina ekainaren 11n atzera egin izan behar zuen 30.000 soldaduek osatutako Gaztelako armadaren antolaketa eta aurreratzearen ondorioz.

1521ean   jeneral franko-nafarrak Iruñerrirantz,  Arga ibaiaren bidetik gora egiten,   atzera egitea agindu zuen. Ekainaren 27an, Mendigorritik pasatu ondoren, Muruzabalgo mendian hasi zen posizioak hartzen. Ondoren, Noaingo inguruetan izan zen bataila ekainaren 30ean. Armada franko-nafarraren porrotaren ondoan plazak berriro Gaztelaren pean egongo dira.

1522. 10.000 soldadu abiatu ziren Amaiur gazteluaren aurka. 2.330 Nafarroako infanteak  150 Iruñerrikoak Lizasoain buru zutela eta 150 Gesalatz, Deierri eta Mendigorrikoak Sarriako jauna kapitainaren agindupean.

Eremuak [4]

  1. 1534. urtean Mendigorriak Andion eta Andiongo Muruzabal eremuak zituen, azken hau Pedro Enríquez de Navarra mariskalarena izatera pasa zen eta, bertan, baserri bat eta San Emeterio eta Celedonioren eliza zeuden.

Gorteetan [4]

1561. urtean liskarrak sortzen dira Nafarroako Gorteetan eserlekua zuten hiri eta hiribilduen artean kokapen ordenari buruz. 1463. emandako erregalia zela-eta, Mendigorriari egokitu zitzaion Uharteren atzetik eta Torralbaren aurrean. Nafarroako Gorteetan Mendigorriko diputatuak esertzen ziren, Iruñea, Lizarra, Tutera, Zangoza, Erriberri, Agoitz, Viana, Elo, Aguilar, Kaseda, Uharte, Atarrabia, Torralba, Lesaka, Corella, Tafalla, Zuñiga eta Lakuntzakoekin batera eta baita ordezkari militar eta erlijiosoekin ere.

 

[4] Auñamendi Eusko Entziklopledia- (Ainhoa Arozamena Ayala)

[6]  La guerra de Navarra (1512 – 1529) Crónica de la conquista española. Peio J. Monteano. Pamiela

[7] (A. Pescador) “Navarra, 1510-1513 Diario de una conquista”

Volver arriba