Erromatarren garaia   [3] y [4]

K.a. I. mendean Andiongo udal barrutian, ondoren erromanizatua izango zena, Burdin Aroko herrixka zegoen. Andelori buruz lehenengo aipamena Pliniok egin zuen K.o. I. mendean, conuentus Caesaraugustanusen (Plin. Nat. 3, 24) komunitateen deskripzioa egin zuenean. Pasarte horretan Andelotarrak populi stipendiarii gisa agertzen dira, hau da, Erromari zerga ordaindu behar zioten. Bigarren aipamena  Ptolomeok egin zuen eta Andelo herri baskoia zela esaten zuen. Andelo hiria 18 hektarea izatera iritsi zen, eta ziurrenik bere unerik gorenena K.o. I. eta II. mendeetan izan zuen.

Termak zituen eta mosaiko handi bat aurkitu zen. Gainera, hiri-eremua uraren horniketarako sistema hidrauliko osoa zuen. Iturranduzko sakanean 122 metroko luzera zuen presa, biltegi erregulatzaile eta akueduktu bat. Akueduktuak honako osaera zuen: harlanduz estaliriko berunezko hodi batzuek bideratzen zuten ura. Pilare gaineko puntu erdiko arkuek eusten zioten kanalizazioari. Andelosko erromatar hiria Via Iturrisa, Pompaelo, Andelo, Gracurris geldigunea izan zen. Bat egiten zuen Via Asturica – Tarracone erromatar galtzadarekin.

Gaur arte aurkitutako aztarnei esker I. mendean datatu dezakegu, eta gora egin zuen IV. mende arte. Behin-betiko hustutzea XV. mendean izan zen. Zenbait hilarri erromatar Andiongo ermita egiteko aprobetxatu ziren.

Yacimiento arqueológico de Andelo

[3] Guia Andelo – Guiarte Navarra.

[4] Auñamendi Eusko Entziklopledia- (Ainhoa Arozamena Ayala)