Erdi Aroa
Erdi aroko aipuak [4]
1070. urtean Aznar Garceizek eta Fronila Arizalak, bere emaztea, Iratxeko monasterioari eman zizkioten Arriezoko aldirian, Aritzalako hiriaren ondoan, ziren monasterioak eta Mendigorria izeneko termoinoan mahasti bat. Horrela jasota gelditu da Nafarroako Artxibo Orokorrean dagoen idazki batean (Bec. Ir., f. 16-17; Doc. Ir. – Adiciones, n.° 4).
Nafarroako Antso VI.a Jakintsua erregeak, Santo Torrtat barrutiaren jabetzari buruz Artaxoarekin zuen liskarraren harira, 1158an azaldu zuen Mendigorriarena zela oso-osorik, Antso Peñalengoaren eta Antso Ramirez, Alfontso eta Gartzea, Antso jakintsuaren aitaren garaietan bezala.
1182. urtean Iñigo Lopezek eta Benedikta emazteak Iratxeko monasterioari Mendigorrian zuten onibarra eman zioten. Horrela jasota gelditu da Nafarroako Artxibo Orokorrean dagoen idazki batean (Bec. Ir., f. 84r-v).
Mendigorriko Foruak [4]
Nafarroako erregea Antso VII.a Indartsuak murriztu zituen Mendigorriko zerga guztiak 1194. urtean eta Novenerako foruaren indar eremuan sartu zen:
“ a 520 maravedís al año, contribuyendo cada vecino según sus bienes; que no pechasen a señor, ni otro ninguno, novena, cena, carnaje ni otra cosa, excepto los homicidios y calonias; que los habitantes de otros pueblos que tuviesen heredades en los términos de Mendigorria, pagasen a proporción con sus vecinos; que no tuviesen otro señor, ni prestamero, sino el que poseyese la villa por el rey; que al ejército fuese uno de cada casa y al apellido todos los que pudiesen tomar armas; que no hiciesen facendera (labor); y que los que tuviesen caballo, escudo y capillo de hierro, fuesen exentos de posadas (alojamiento)”.
1208. urtean errege berak Mendigorriko zerga beheratu zuen:
“3.640 sueldos, los 3.000 para el ricohombre que tuviese el honor por mano del rey, a razón de 10 caberías, y las 640 restantes para el rey”. AGN Códice 6 pp 35
Gainera, aurreko ematea berretsi zuen eta Teobaldo I.ak konfirmatu zuen 1234. urtean. AGN Códice 6 pp 37-38
Udal pergaminoa eta argizarizko zigilua
Orain dela gutxi Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak berritu du gorde den 1266. urteko lehen udal pergaminoa. Dokumentu hori ABC erara moztutako eskutitza da eta bertan Artaxoa, Larraga eta Mendigorriko mugarriak ezartzen dira.
Mendigorriko Kontzejuaren argizarizko zigiluan NAO, IUA eta AHNko artxibotan gorde dena 1276 -1383 gaztelu bat agertzen da.
Harresiak [4]
Ez dago gazteluren oroimenik, baina bai trantze eta areriotasunak, batzuetan muga jurisdikzionalak zirela-eta, besteetan atzerritarren inbasioak eta, askotan, Agaramontarren eta Beaumontarren bandoen artean sortutako gerra zibilen ondorioz.
Hauek izan ziren harresi-barruti honen alkaideak: 1195. urtean D. Gome edo Gómez Martínez eta 1201ean D. Juan García de Bidaurre.
Mendigorriak bere harresiak izan zituen, eta haien atzetik bizilagunak, adore osoz, beraien lasaitasuna asaldatzen zuten erasoetatik defendatu ziren. Mendigorriko kontzejuak (1276. Maiatzak 5) leialtasunaren eta zintzotasunaren zina egin zizkien Nafarroako Juana erreginari eta Eustaquio de Beaumarcheri, erresumaren gobernadorea. Baita erreginaren eta Frantziako erregearen semearen arteko ezkontzarekin pozik zegoela adierazi zuen ere. Alkateak, nagusiak eta zinpekoak (1277. martxoak 7) Juana erreginari omenaldia egin zioten bere ordezkoa zen Eustaquio de Beaumarche, erresumako gobernadorearen aurrean, eta, hala eskatuz gero, Mendigorriko hiribildua eta harresia beraien eskuetan uztea hitz ematen.
Julio Altadill historialariak esaten du harresien silarriak erabili zirela, agortu arte erabili ere, herri modernoa egiterakoan eta, horren ondorioz, ez da gelditu harresiaren ezta murru bat ere jakiteko nolakoak ziren forma, antolamendua edota almenak.
Nafarroako Luis I.a erregeak baieztatu zituen Mendigorriko foru guztiak orokorrean 1307. urtean.
Gaztelakoek hartuta [4]
Harresien atzean, herritarrak adorez defenditu ziren haien lasaitasuna erasotzen zuten erasoaldietatik. 1366.an Mendigorriak, Kontuen Ganberako artxiboak dionez, 79 biztanle zituen.
1374. urtean Artaxoako herritar batek konpondu zuen Mendigorriko errota.
Gaztelakoek menderatu zuten herria 1378ko gerran. Nafarroako Karlos II.ak urteko 50 librako errenta ezarri zuen eta zergen askatasuna Per Ibáñez Mendigorriko Bikarioari eta bere seme-alabei zein ondorengoei:
” porque eill fue en tractar con las gentes del dicto logar al tiempo que Nos fuesemos sobre aqueill, el cual habiaseido tomado por los castellanos nuestros enemigos, et fizo et tractó por tal manera por dó el dicto logar fue rendido á Nos”.
Beste Per Ibáñezi, Mendigorriko nekazari zena, aldi berean eta egun berean eman zion erregeak betiko zerga-salbuespena berarentzat eta bere belaunaldiarentzat. Erregeak Mendigorriari, hiru urteko epez, zerga eta kontribuzioen salbuespena eskaini zion. Hori zela-eta honako hau esaten zuen:
“ o Don Juan su hijo a nombre de aquél, por algunas malas et falsas personas de nuestro regno que engaiñaron et enducieron á los del dicto logar como aqueil fuese rendido al dicto D. Juan; et empues, acabo de tiempo, Nos seamos ido al dicto logar por cobrar aqueil et las gentes del dicto logar, como aqueillos que habian et han buena voluntad enta Nos, et querian et han querido ser nuestros buenos súbditos et naturales, venir á su naturaleza, como antes lo eran, rindiendo el dicto logar”.
1379. urtean Karlos II.ak herriko hainbat biztanle saritzen ditu.
Testuingurua: XV. mendean:
– Boterearen gertu ziren familiak eta leinuak etsai amorratuak izango ziren bi bandotan banatzen dira: Agaramontarrak eta Beaumontarrak.
– Joanes II. Gaztela-Aragoiko jaioterria duena eta Zuria Nafarroakoaren senarra, Evreuxko dinastiarena koroa kentzen dio Karlos Bianako Printzeari honi zegokiolako bere ama hil ondoren.
– Joanes II Joana Enrikezekin ezkontzen da bigarren aldiz eta Fernando Katolikoaren gurasoak izan ziren.
– Nafarroako koroa Foix etxera iritsiko da: Katalina eta Albreteko Joanes.
– XV. mendearen bukaeran, Gaztelakoak Beaumontarrekin batera, jarraitzen dute Nafarroa ezegonkortzen saiakerarekin eta Nafarroako erregeek erbestera bidaltzen dute fakzio horren burua zena Leringo kondea.
Mendigorriak Agaramontarren alde egiten du.
1461. urtean Leonor infantak, Juan II.aren alaba, Miguel Albisuri agintzen dio gazteluaren mantenua ordaintzea Mendigorriko Iñigo Ibañezi.
1462. Gracia Ostabat indemnizazioa jasotzen du Juan de Beaumontek Miguel senarra, Mendigorriko bizilaguna, hil zuelako.
Hiri onaren titulua [4]
1463. Joanes II, Mendigorriari matxino eta desleialen aurka emandako laguntza eskertzeko asmoarekin, ordura arte ordaintzen zuen zergen (153 florin eta 5 gros urteko) eta erregeak herrian zituen eskubide guztien gainean erabateko salbuespena eman zion. Hortaz etorkizunean inork ez zuen betirako ordaintzeko beharra.
Honakoa esaten zuen erregeak: Castilla había cercado y combatido la villa, y que sus vecinos la defendieron esforzadamente, por lo cual no sólo les libertó de dicha pecha sino que hizo a Mendigorria buena villa y a sus vecinos francos, ruanos, ingenuos, infanzones e hijosdalgo, aforándolos al Fuero general, y que tuviese el pueblo asiento en Cortes después de la villa de Huarte-Araquil. Alabaina, Mendigorriari zegokion katedralaren aldeko zerga, 80 libra, erregeen arimen omenez urteurrenak ospatzeko, eta zerga hori kendu ezin zuenez, horren konpentsazioaz, behin betiko ardoaren gaineko zerga, 50 libra urteko, kendu zien.
1468. Aita Santuak brebe bat idazten die Mendigorriko biztanleei elizako zergei buruz.
Hori izanda ere, ageri zen 1472. Juan Ezpeleta, erregearen txanbelana, bazuela Mendigorriko zerga betiko Iruñeako katedralari zegozkion 80 librak izan ezik.
1474. Joanes II eskaini zion Mendigorriari kuartel bakoitzeko soilik 20 florin ordaintzea betiko.
Leonorren kalte-ordainketak [4] y [5]
1474. urtean Mendigorriak 2 hilabeteko setio luze bat jasan zuen. Luis Beaumont, Leringo Konteak, Gares, Larraga, Artaxoa, Mañeru, Obanos, Anitz eta Ziraukiko bizilagunen laguntzarekin soroak erre eta moztu zituen basakeri handiz “á moros non se podria peor facer”. Errota, presa, zubiko bi arku eta 90 edo 100 etxe baino gehiago suntsitu zituzten. Guztien kalte ordainak 13.000 florin izan ziren. Leonor printzesa bera bertaratu zen Azkoiengo Pierres Agaramontarrarekin Mendigorriaren setioa altzarazteko. Hori kontutan hartuz, eta Mendigorriak erakutsitako laeialtasuna eskertzeko, jasandako kalteak ordaintzeko hainbat onibar eman zizkion, haietako batzuk herri erasotzaileenak zirelarik.
AGN – Códice_docs caja 162 nº52
Leonor Mendigorrian gelditu zen egun batzuk 5 egun beranduxeago bertatik hainbat dokumentu idatzi baitzituen.
Juan II.a erregeak konfirmatu zuen erregalia hori 1476. urtean Lizarran
1487. Juan III.ak eta Katalinak, emandako zerbitzu onak eskertzeko asmoz, ematen diote hiriari, urtean behin Santa Magdalenaren bezperan eta hilabeteroko astelehenetako feria eta merkatuak betiko libreak izateko erregalia. Emate hau 1488 izan zen baieztatua.
1494 Mendigorriak ordaintzen zuen kuarteletako zergan 27 libra kuarteleko baina alegatzen zuen dispentsaz jasotakoak ez ordaintzako pribilegioa
1495. eta 1511. artean hainbat hitzarmen sinatzen dira Iruñeako katedraleko eta Iratxeko monastegiko kanonigoekin.
[4] Auñamendi Eusko Entziklopledia- (Ainhoa Arozamena Ayala)
[5] Diccionario de antigüedades del reino de Navarra. Por Yanguas y Miranda.
Archivo General y Real de Navarra
Archivo Municipal de Mendigorria