Mendigorriko udal heraldika
Mendigorriko Hiribilduaren armarriak hainbat aldaketa izan ditu denboran eta historian zehar.
Irudikapen zaharrena ikusten da 1276, 1277,1329 eta 1383 urteetako Mendigorriko Kontseiluaren dokumentuetan agertzen zen argizarizko zigiluan. Bertan, hiru dorreko landugabeko gaztelu bat agertzen da, ate eta leihorik gabe. Zigilua borobila zen, argizari naturalez eginda 39mmko diametroa zue eta honako hitzak agertzen ziren: S de Mendigorria.
NEAN, Comptos. Docs 3. Kutxa 81. zigilua
Mendigorriko Hiribilduaren armarri ofiziala
Egun, udaletxearen fatxadan harrizko armarri handi bat dago bi lehoik sostengatzen dituzte JuanII.aren armak,azpian Mendigorriko blasoi zaharra dago: hiru dorreko gaztelua. Harrizko armarri hau, 1463 datarekin, Nafarroan gordetzen den udal armarri zaharrena da.
Egun udal armarria gaurkotua dago, 1910tik aurrera Nafarroako armarrian erabiltzen diren kateak agertzen direlako lehengo iltze-buruen edo biribiltxoak agertu beharrean.
Diputazioko Jauregiaren Beirateak
50ko hamarkadan Diputazio jauregirako egin zen birsortzean honela dago margoturik: Zatituta: goiko aldean Juan II.aren errege armak, alegia, Nafarroa-Evreux, Aragoi Trastamarako barrutia.Beheko aldean, hiru dorreko urrezko gaztelua, gule fondoa erabilita, eta gerlari armatua atean dagoela.
Diputazioko jauregiaren beiratean agertzen den armarria ere gaurkotua dago 1910tik aurrera Nafarroako armarrian erabiltzen diren kateak agertzen direlako lehengo iltze-buruen edo biribiltxoen aurrean..
50ko hamarkadan baita ere, C. M. Baleztenak Nafarroako heraldikari buruz hainbat artikulu idatzi zituen Diario de Navarran eta hirugarren armarri bat aipatzen du.
Armarri horretan gule fondo baten gainean gaztelu bat zegoen eta atetik ezpata gorantz heldurik zuen beso armatua ateratzen zen. Armarria Carlos II.ak Mendigorriko biztanleei emandako pribilegioen sinboloa litzateke. Baleztenak esaten digu armarria Mendigorrian izandako harrizko gurutze gotiko polikromatu batean zegoela eta Bartzelonako antikuario bati saldua izan zela.