Juan Ezpeleta, Nafarroako zalduna. Carlos II erregeak Mendigorriko petxak, eskubideak eta jurisdikzioa eman zizkion sari gisa.

Castelbongo Bizkondea. Mateo Castelbongoa, Noalleko jaun eta Foixko konde izan zen. Bere osaba Gastón Feboren etsai amorratua eta haren nahiaren kontra oinordekoa. Gaston Feboren semea eta oinordeko bakarra hil zenean, Gastonek bide guztiak urratu zituen oinordekotza bere sasiko semearen eskuetara igaro zedin, baina, bere basailuek ez zuten horrelakorik onartu. Beraz, Gastonek Frantziako erregeari eman zion lurraldearen jabego osoa; hala eta guztiz ere, ezin izan zuen horregatik eragotzi bere iloba Mateo benetako oinordekoa izatea.Nafarroako Karlos II.ari jarraitu zion Gaztelaren kontrako gerratan; ordainean, Cascante eta Mendigorriko herrian jaurgoa jaso zuen.

AZKOIENGO Juan

XVI. mendeko nafar ospetsua , Mendigorrian jaioa eta Maynan, Zaragoza, hil zen 1629an. Lizarran, Iruñean eta Alcalan  egin zituen ikasketak. 1585ean Jeronima erlijio-ordenan sartu zen, Eskorialeko monastegian. Bertan, Arte eta Teologia irakaslea izan zen, 1612 priore izendatu zuten. 1622an Zamorako artzapezpiku mailara igo zuten, eta, bi urte beranduago, Zaragozako  artzapezpikua izan zen. 1625ean Gurutzadako Komisario Orokorra izendatzen dute eta bere elizbarrutian sinodora deitu zuen.

BASARTE BORAU, José

Mendigorrian jaiotako militar nafarra, Mexikon lortu zuen koronel gradua eta 1752ko uztailaren 5ean Santiagoren abitua eman zioten. NuevaGaliciako gobernadore eta kapitain general izendatu zuten 1754 eta, azkenean, Guadalajarako Audientzia Errealeko presidente aukeratu zuten.

IRUÑUELA Y PÉREZ, Francisco

Mendigorrian jaio omen zen XVIII. mendeko abokatu nafarra.Alcalako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, 1719an Iruñan gelditzen da abokatu gisa. 1724 Nafarroako gorteetan egon zen eta bi urte beranduago diputazioak Madrilera lan egitera bidaltzen du. Ferrer sindikoarekin batera, Gorteetako indizea egin zuen 1724an, eta Colmenaresekin Joaquin Elizondoren NovisimaEcopilacionaren indizea. 23 urtez Diputazioren sindikoa izan zen. 1752an Nafarroako Gorte errealeko  alkate izendatu zuten eta bost urte beranduago, Errege kontseiluaren epaile, geroxeago hil zen.

Juan Nicolás Luis Abbé, general frantziarra Frantsesaldiaren bitartean Nafarroako Gobernadorea izan zen. 1764ko abuztuaren 26an jaioa zen. Frantses armadaren Italiako borrokaldietan parte hartu zuen, Leclerc generalaren,  gudu-laguntzailea izan zen,  Rhin-eko batailan eta Santo Domingonegon zen berarekin. Beste kargu batzuk: dibisio-jenerala 1811n,ohorezko legioaren ofiziala, San Luisko zalduna. Nafarroako gobernadore lanetan Astrain, Mendigorria eta Larragako zortzi etxetako arpilatzea eta sutea agindu zituen hainbat biztanle ihes egin zirela eta. Hitzeman zuen gogortasun handiagorekin zigortuko zuela, nafarrak gobernuari zor zioten obedientziara erakartzeko asmoz. 1834ako apirilean hil zen.

 

GOÑI, Sebastián

Gerrillaria, Mendigorrian jaioa. Espotz Minaren Nafarroako dibisioaren partaide izan zen Napoleon inbasioarenaurkako borrokan. Olorizek honakoa idatzi zuen: “bere sosegu, lasaitasun eta tiro zehatzengatik egin zen ezagun Sebastian Goñiren hirugarren batailoiaren soldadu zena; izan ere, lau frantses hil zituen bost tiroz”1812ko uztailean, Gasteizko batailan ezagun egin zan etsaiaren kontra erakutsitako eraginkortasunagatik, eta dibisioak etsaia garaitzea lortu zuen. Erreferentzia: Memorias de Espoz y Mina.

EGUAGUIRRE, Andrés

Militarra. “Batallón de EscopeterosVoluntarios de Navarra” osatu zuen, Independentzia gerraren hasieran (1808). Batailoiak 400 eskopetero izatera iritsi zen. Frantzesen aurka altxatu zirenen artean lehenengoetarikoa izan zen.

1808 urteko uztailean Eguaguirreko Andres jaunak hirian jendea biltzeko ardura izan zuen, Palafoxen aginduz, eta boluntario joaten zirenei eguneko pezeta bat ordaintzea eskaini zien.Binkulo eraikina kuartel gisa egokitu zen eta herriko zein merindadeko armak bildu ziren; 300 gizonezko konpainia ekipatua osatzen lortu zen.  Eguaguirrek Baigorriko jauregian ezarri zuen bere kuartel nagusia. Frantsesek soldadu-zutabe txiki batekin egin zuten eraso, Gareseraino baztertuak izan zirelarik. Eraso egin zuten berriro ere eta oraingoan, Lizarrako konpainiak atzera egin behar izan zuen eta Lokizeko Santiago ermitara erretiratu ziren. Irailaren 9an, Popin koronel frantsesak Eguaguirre erasotu zuen, eta Aragoirantz erretiratzera behartu zuen. Geroztik, Lizarrako konpainia Doyleko errejimentuaren parte izatera pasatu zen. Mendeku gisa, frantsesek Baigorriko jauregia erre egin zuten.

1821-1823 urteen artean konstituzionalen alde egin zuen borroka eta 1834an, koronela izanda, karlistak garaitzeko plan harrigarri bat egin zuen: jeneral bat preso hartzen zuen soldaduari aberriaren seme kutun izendatuko zutela agindu zuen. Herrira bueltan, sarituak klase pribilegiatuekin egoteko ohorea izanen zuen eta ikuskizun publikoetara joateko gonbidapena jasoko zuen.

 

FERNÁNDEZ DE CÓRDOBA, Fernando  – Mendigorriko Markes

Titulu hori jaso zuen Fernando Fernández de Córdobageneral liberalak 1835eko uztailaren 16ko guduan, Mendigorriko barrutian,  karlistei irabazi ondoren.

BIURRUN SOTIL, Tomás

Mendigorrian jaio zen 1878ko abenduaren 21ean. Gai artistiko eta arkeologikoei buruzko publizista. Iruñean egin zuen eliz-gizona izateko ikasketak eta lehendabiziko meza 1902an ospatu zuen,  Artaxoako parrokiaz jabetu zen. 1910eko uztailaren 18an doktoratu zen Erroman. 1911ko maiatzean Urantziako elizaren arduradun izendatu zuten, eta 1912ko abenduaren 9an Azkoiengo elizara joan zen. Han jarraitu zuen 1938an Iruñeko seminarioko irakasle izendatua izan zen arte. Hainbat lan argitaratu zituen.

 

ROMEO PERALTA, Juan Francisco

Nafar ospetsua. Pedro de RomeoPeraltaren semea, milizien kapitaina izanik, 1706an Aragoiko mugan borrokatu zuen. Bere familiarako Gorteetan eserlekuaren pribilegioa egokitu zitzaion. Bere aitona, Pedro, Italian borrokatu zen eta bere osabak, zaldungoaren teniente kapitaina, Zaragozako 1710eko batailan parte hartu zuen. 1757an eta 1765ean gorteetan parte hartu zuen,  zaldun bezala, bere etxearen izenean.

ALFARO LATASA, Santos

Mendigorrian jaioa 1872ko urriaren 31n. Iruñeako Seminarioan ikasketak egiten ari zenean eskatu zuen baimena hiriburuko apezpikuari diozisetikexkardinatua izateko ikasketak Montevideon jarraitzeko. Hara bere familia osoarekin joateko asmoa zuen. Montevideon hil zen 1959an.

 

UGALDE IRURZUN, Félix

Erlijioso nafarra Mendigorrian jaio zen 1915ean eta Ciudad Realen hil zen 1936an. Juan Pablo II aita santuak beatifikatu zuen 1989ko urriaren 1ean. Mendigorrian badu kale bat bere izenarekin.

 

MANERO FRANCÉS, Rafael

Nafar musikaria; Tuteran jaio zen 1935eko urriaren 24an. Medikuntza ikasketak egin zituen eta Mendigorrian egin zuen lan. Comillasko Unibertsitateko ScholaCantorum-en ikasi zuen musika, Jose Ignacio Prietoren gidaritzapean. Piano, armonia eta konposizio ikasketak osatu zituen Jesus Castellanorekin batera.1966tik 1974ra Tuterako Joaquin Gaztambide Musika Eskolako abesbatza zuzendu zuen. Hainbat sari irabazi zituen Torrevieja, Mieres eta Gasteizen. 1980an Koru-Konposizio sari bat jaso zuen; lehiaketa Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatu zuen.

AZNAREZ, Gregorio

Merkatari nafarra, Mendigorrian jaio zen 1861ean. Bere gurasoekin batera Uruguaira emigratu zuen. Aita, Francisco Aznarez, Cerro Largoren departamentuan errotu zen eta bertan “Landetxe-eredu” bat jarri zuen.

1903an lehenengo azukre sortak lortzen dira, han landatutako azukre-erremolatxako erroetatik prozesatu ondoren lortuak. 3 urte beranduago, uruguaitar kapitalekin, azukre findegia erosten du eta 1937an Remolacheras y Azucareras del Uruguay Sozietate Anonimoa (RAUSA) enpresasortu zuen. Urteak pasa ahala, Maldonadoko azukre-findegiko langileak bertara bizitzera joan ziren eta 1959. urtearen inguruan ia 270 etxebizitza ziren eta 2000 biztanle.

Hori dela eta, 1959ko irailaren 16an Instrukzio Publikoaren eta Gizarte-aurreikuspeneko Ministerioaren dekretu baten bidez herri kategoria lortu zuen Gregorio Aznárez izenarekin.

ANGEL ZUAZOLA

Bere aita, izan zen Zuazola  familiako lehena Uruguaira iristen. Angel Zuazola Amatriain Mendigorrian jaio zen 1923ko uztailaren 22an. Haurtzaroko lehendabiziko urteak bere amarekin, Trinidad Amatriain,  bizi zen. Amak Donostiako Maria Cristina Hotelean lan egiten zuen.  Anai-arrebak Jesús, Teodoro, Pedro, Maria Concepción eta José ziren, azken hau Gipuzkoako hiriburuan jaioa.

Baserri, Montevideoko (Uruguai) euskal espezialitateen jatetxea, Kepa ZuazolaCastrorena.

URROZ Alberto

Iruñean jaio zen 1970an. Familia giroan hasten da formazio musikala. Madrilgo Errege Musika KontserbatoriokoJoaquínSoriano pianoko katedran bikain graduatzen da. Bere formazioarekin jarraitzen du Tel Aviveko Unibertsitateko Rubin akademian PninaSalzmanen eskutik, eta ondoren New Yorken OxanaYablonskayarekin.Solomon Mikowsky eta Donn-Alexander Federen ikaslea izan da   Manhattan SchoolofMusic-en, bertan, pianoko Masterra egin zuen. GyörgySándor, FannyWaterman, Ena Bronstein eta Ana Mª Trenchi maisuekin lan egin du. 1993an Madrilgo JuventudesMusicales lehiaketa irabazi zuen; Nafarroako Gobernuaren Vianako Printzearen Instituzioak 1995tik 1998 bitarte, beka eman zion eta baita ereHartford-ko Unibertsitateak (Connecticut) 1999an.

2004an Mendigorriko Nazioarteko Musika Jaialdia sortzen du. Hasieratik, hedabideetako arreta jaso zuen eta oso kritika onak lortu zituen. Jaialdiaren zuzendari artistikoa izanik, ehun kontzertu baino gehiago programatu ditu. Bere lehentasuna beti izan da publikoaren formazioa eta interesa komertzialetatik urrundu da programazio oso zainduarekin.

2015eko urtarrilean mundu mailan zabaldu zen bere lehen grabazio komertziala IbsClassicaldisketxearen eskutik.  CD honetan Falla, Albéniz, Granados eta  Mompou musikarien maisulanak SpainEnvisionedtitulupean biltzen dira. Aldi berean, Martín Sánchez Allúmusikariak 1851n konposatutako eta 150 urte ahanzturan egon ondoren, zorionez,  berreskuratutako Fantasía sobre Beatrice di Tenda Espainiako pianoaren maisulanaren lehen grabazioa egiten da. 2017ko bukaeran Urrozek IBS Classicaldisketxerako album berri bat grabatuko D. Scarlatti musikariaren sonatei eskainita.