Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

2020eko uztailak 14

Mendigorriko Udalaren komunikatua

Foto noticia

Mendigorriko jaiak egutegian gorriz markatuta ditugun hitzordu horietako bat dira, eta urduritasunez eta ilusioz itxaroten dugu gure inguruko pertsonekin gozatzeko.

COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, egun berezi horiek ezin izango dira egin ezagutzen ditugun bezala.

Udaleko arduradun gisa, egungo egoerari buruz hausnartu ondoren eta Nafarroako Gobernuaren, Udalerrien eta Kontzejuen Nafarroako Federazioaren eta herriko osasun-langileen gomendioak kontuan hartuta, nahiz eta tristea eta zaila izan den, 2020ko jaiak ofizialki bertan behera uztea erabaki dugu.

Era berean, hainbat batzar antolatu dira herriko elkarte, talde eta kolektiboekin, euren iritzia ezagutu eta hilabete hauetan herria dinamizatuko duten bestelako kultur jarduerak eginez parte har dezaten. Horretarako, udako programazio zabala prestatu da, indarrean dagoen osasun-araudiaren arabera.

Lerro hauen bidez Mendigorriko biztanleei eskerrak eman nahi dizkiegu erakutsitako erantzunkizunagatik eta bertan behera utzitako ospakizunetan erantzunkizun kolektiboa eskatu nahi diegu.

 

Mila esker zuen ulermen eta laguntzagatik eta Gora Mendigorria!

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba