Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

2018ko ekainak 14

Mendigorriko Mediku Kontsultategian dauden itxaron zerrenden aurkako mobilizazioa

Foto noticia

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamenduko erantzun ezaren aurrean, Mendigorriko Udala mobilizatuko da eskueran dituen baliabide guztiak erabiliz, gure herrian itxaron zerrendekin dugun arazoa konpontzeko asmoarekin

Gogorarazten dizuegu 2018ko otsailaren 23an Udalbatzak hartutako akordioa, hala nola, Nafarroako Parlamentuan gai honi buruz egindako galderaren bideoa ere (13. galdera).

2018/02/23KO UDALBATZAREN ERABAKIA
GARESKO OSASUN ESKULDEA

2015eko ekainean, behin Mendigorriko Udalak osaturik, eta kontutan hartuta urtetan zehar itxaron zerrenda luzeegi zirela-eta herrian sortutako ezinegon eta kexa ugariak, osasun langileekin biltzea izan zen gure lehenengoetako jarduera arazoa aztertzeko.

Osasun langileek egindako txostena ikusi ondoren, egiaztatu genuen Mendigorriarako kaltegarria zela gaur egungo osasun eskualdean duten lan karga. Mendigorriko langileek OTI asko dituzte,   eta, alde handiarekin, dispertsio geografikorik handiena dute.

Aipatutakoa ikusita, Mendigorriari dagokion Ekialdeko Zuzendariordetzarekin bilera bat egin zen. Zuzendariordetzak ikerketa osatuago bate gin zuen, eta bertan, lan kargaren maila ezberdinak ikusten zirenez, eskualdeko profesionalei berrantolaketa partziala eskaini zitzaien. Kaltetutako kontsultategi batek ez zuen irtenbide hori onartu.

Azken 27 hilabete hauetan, bilera gehiago egin ditugu Ekialdeko Zuzendariordetzarekin, Osasun Kontseilariarekin eta Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailearekin. Gainera, galderak egin ditugu bai Parlamentuan baita Gobernua kontrolatzeko saio batean, azken hauek Kontseilariak erantzun zituen.  Denetan, arrazoia dugula esaten digute baina Departamentuak berrantolaketa, eskualdeko osasun langileekin adostua, nahi du.   Esaten digutenez berrantolaketa hau hainbat jubilazioen ondoen geldituko diren hutsuneak bete ondoren  egingo da. Hasieran 2016ko uda eman ziguten epemuga, ondoren 2017ko apirila, eta Kontseilariari egindako azkeneko galderan 2018ko bukaera bitarte luzatzen da epea.

Mendigorriko Udaletik uste dugu ezin dugula egoera honekin jarraitu, Mendigorriko bizilagunek eta  osasun etxeko medikuek  ez dutela diskriminazio hori pairatu behar, urteak daramatzagula jasaten Eskualdeko gainontzeko herriak jasaten ez dituzten itxaron zerrenda luzeak.

Aurrean aipatutako guztia dela-eta, Mendigorriko Udalak honako akordioa hartzen du:

1) Osasun Departamentua premiatu, ahal den lasterren, Eskualdeko profesionalen lan taldearekin behar diren bilerak egin ditzan Mendigorriko kontsultategian dauden arazoak konpontzeko asmoz.

2) Osasun Departamentua premiatu Eskualdeko Osasun Kontseiluari deialdia luzatu sortu diren arazoei buruz hitz egiteko. (Kontseilua 10 urte bildu gabe egon da).

 3) Osasun departamentuari jakinarazi Mendigorriko arazoa konpontzea adabakia besterik ez zela izanen eta benetako irtenbidea Garesko Osasun Eskualdeko berrantolaketa izango litzatekela.

4) Osasun Departamentua premiatu behar diren urratsak eman eta irtenbiderik egokiena ezar ditzan, aurrean aipatu den guztiarekin ez bada irtenbide adostu batera iristen.

5) “Akordioa Osasun Kontseilaritzara, Oinarrizko Osasun Laguntzako Kudeatzailetzara, osasun langileei eta Osasun Eskualdeko Udalei helaraztea.”

Presidenteak: proposamena azaltzen du. 10 hilabetetan 3 sendagile izan dugu, uste dugu hau “bukatu dela”. Medikuekin lan banaketari buruzko akordio batera iritsi nahi dute. Proposamena irakurtzen du.

Proposamena aho batez onartzen da (7 boto).

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Subasta para el aprovechamiento de chopos

Subasta para el aprovechamiento de chopos

El Pleno del Ayuntamiento de la Villa de Mendigorria en sesión ordinaria de fecha 24 de junio de 2022 acordó convocar subasta para el aprovechamiento forestal del siguiente ...

Volver arriba