Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

2018ko urriak 24

Askotariko zerbitzuetarako peoi bat behin behinean kontratatzeko deialdia

Foto noticia

MENDIGORRIAKO UDALEAN PEOI BAT BEHIN BEHINEAN KONTRATATZEKO DEIALDIA

Mendigorriko Udalak iragartzen du deialdi bat ireki duela hautaproben bidez peoi bat behin behinean kontratatzeko. Horrela transkribatu da literalki:

OINARRIAK:

1. OINARRIA- Arau Orokorrak

1.1. Deialdi honen helburua da Mendigorriko Udalerako Obra Publikoetarako Peoi lanpostu bat kontratatzea, jornada osoan, 2018ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra, behin behineko lan-kontratuaren bidez.

Kontratazioaren helburua da laguntza-funtzioak betetzea gaur egun Mendigorriko Udaleko Askotariko Zerbitzuetako langile-brigadak egiten dituen lanetan.

 

 2. OINARRIA- IZANGAIEN BALDINTZAK

2.1. Lanpostu honetarako pertsona izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea amaitzean.

– Hamasei urte beteak izan eta, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez pasatzea.

– Eskolatze Ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, haren homologazioa ziurtatzen duen egiaztagiri bat eduki beharko du.

– Dagozkion funtzioak egiteko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

– Ez egotea funtzio publikoak egiteko gaitasungabetuta edo zigortuta, eta ez egotea ezein Administrazio Publikoko zerbitzutik aparte.

– Langabezian edo lana hobetzeko egoeran egotea.

2.2. Izangaiak Tafallako lan-bulegoan egon beharko dira apuntatuta oinarri hauek ezarritako epea amaitu aurretik.

3. OINARRIA- IZANGAIAK

3.1. Deialdi honetan parte hartu nahi duen pertsona orok honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du urriaren 26ko 15:00ak baino lehen Mendigorriko Udaleko Erregistroan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak ezarritako edozein modutan:

– NAN-aren fotokopia.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Subasta para el aprovechamiento de chopos

Subasta para el aprovechamiento de chopos

El Pleno del Ayuntamiento de la Villa de Mendigorria en sesión ordinaria de fecha 24 de junio de 2022 acordó convocar subasta para el aprovechamiento forestal del siguiente ...

Volver arriba