Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

SAN PEDRO ELIZA

Edificios religiosos

Erdi Aroan du jatorria; XVI. mendean egin ziren erreforma gotikoek ekarri dute gaur egun duen itxurara, baita XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran egin ziren aldaketa batzuek ere.

Gurutze latindar forma du bere oinak, eta hiru zatitan banatuta dago: gurutzadura, transeptua eta burualde poligonala.

San Pedro eliza, jatorria Erdi Aroan duena, XVI. mendean izan zen berreraikia; estilo gotiko errenazentista dauka. Momentu horri dagokio goiburuaren, gurutzaduraren eta nabearen traza.Beranduago, XVIII. eta XIX. mendeen artean, laugarren zati bat gehitu zen: bi kapera, eskailerak eta koroa. Kanpoan, ate nagusia, dorrea eta eliz ataria. Elizaren handitzeak Antonio Oteizak zuzendu zituen 1772an.

Azkenik, 1855ean, sakristia berria eraiki zen, tenpluaren buruari jarraiki. Vicuñaren proiektua, estilo neoklasikokoa, Pablo Urrozek errespetatu zuen, eta biribilgune handi bat eraiki. 1776tik aurrera eraiki zen fatxada, eta barroko berantiarreko elementuak neoklasikoekin tartekatuta egin zen, baita errenazentistekin ere. Lau pilastra doriko-toskano hirukoitzekin artikulatzen da hiru kaletan. Erdikoak, handienak, aurrealde-erretaula dauka. Aldekoetan hiru bao, handitik txikira, ezarrita daude. Ezkerreko partea bi gorputzeko dorrearen oinarri da, prismatiko eta otxabatua, kupula konplexu batekin bukatzen dena. Beste aldeak atearekin bat egiten du.

Barruan, XVIII. mendeko ur bedeinkatuzko pontea dago. XVI. mendeko bataio-harria. San Joseren erretaula dago kaperan, rokokoa, eta Carmen Birjinaren egurrezko irudia, XVIII. mende amaierakoa dena. Gurutzean, Rosario Birjinaren erretaula bat, manierista, XVII. mende hasierakoa. Aurreko harresian, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren erretaula; hau 1716an eraiki zen baina neoklasikorantz aldatu zuten gerora.

Barnealdean dituen erretaulen artean, Erretaula Nagusia aipatzekoa da; BernabéImberto Lizarrako eskultoreak egin zuen lan erromanista hau 1594 eta 1610 artean. Pertsonaiak indar handikoak dira eta edertasun idealizatua erakusten dute, santuen aurpegietan ikus daitekeena.

Epistolaren aldean, Santiagoren erretaula, 1716koa dena eta oso apaindua dagoena. Done Jakue Matamorosen eszena baten margolan bat dago teilatupean, Erriberriko merindadearen barruko garai barrokoari dagokionez, interesgarria. Kristo gurutzatuaren erretaulak, San Frantzisko Xabierrenak eta Andiongo baselizatik datorren erretaulak kaperak osatzen dituzte. Rokoko estiloko erakustoki batean Andiongo Birjina agertzen da, Erdi Aroko ikonografia daukana, XVIII. mendean aldatua izan zena.

Koruan, rokoko estiloko aulkiak. Garai eta estilo desberdineko taillak eta urregintza kantitate handia sakristia berrian. 1594ab BernabeImbertok egindako erretaula nagusia errenazentista da. Orientazio greko-erromatarrekoa, bere arkitekturari esker, efektua oso ona da. Frontoiak, hiru ordenen zutabeak, efektu perspektibistarekinapaindutako erlaitzak  irtenguneak eta sarguneak.

Pasioaren eszenak ditu lehenengo gorputzak, birjinez osatuta; bigarren gorputza San Pedroren eta San Andres eta San Pabloren eszenekin osatuta dago. Beste horma-atal batean ebanjelistak agertzen dira. Hirugarren gorputzak Ama Birjinaren eta beste bi birjinen bizitzaren eszenak ditu. Kalbarioak bere lana bukatzen du Donibane, Ama Birjina eta Apostoluekin. XIX. mendean ekisaindu barroko batekin probestu ziren piezez osatutako sagrarioa desegin zen XIX. mendean. Nafarroako maisuen ohiko moldeetatik urruntzen den polikromia dotorea du, Alonso LorgoñoVegarena izan daitekeena. Beste eliza batetik etorri zen santutegia, aipatu dugun Imbertori buruzko gai landuekin.

San Pedroko Elizak rokoko estiloko organoa du. Estiloa oso agerian dago batez ere dekorazio arloan, organoaren kutxetan. Garai horretako (XVIII. mendeko bigarren aldia) organo asko gelditzen dira eta aurrealdeak oso deigarri eta arranditsuak dira. Nahiz eta organoaren estruktura aldatu zen, kutxa mantendu da.

Volver arriba