SANTA MARIA ELIZA
Edificios religiosos
Herriaren gainaldean dago; jatorrizko parrokia izan zen, XIII. mende hasieran eraikia. XIX. mendean egin zen berreraikitze-lanen ondoren, jatorrizko forma guztiz aldatu zen. Burualdean Maria Ama Birjinaren irudia dago, Haurrarekin. XIV. mendeko taila gotikoa. Erretaulak estilo hispaniar-flamenkoak diren erliebeak ditu, XVI. mende hasierakoak
Barnealdean Kristo Sainduaren erretaula txiki bat dago, XIX. mendean egin zena, beste aldean dagoen Santa Anaren forma berekoa. Erretaula nagusia ere XIX. mendekoa da, nahiz eta Lizarrako moja batzuen komentu baten XVI. mende hasierako erliebeak aprobetxatu diren. Estilo platereskoa du, bere arkitekturaz gelditzen denak lan garrantzitsua izan zela esaten digu. Lan hau Gabiriako Pedrori (1580 ingurukoa?) egozten zaio; purpurina eta aluminio geruza txar bat du gainean.