Ekainaren azken asteburuan Andeloko orain dela 2000 urteko bizitza islatzen duen programa zabal bat antolatzen da eta, bide batez, Mendigorriko aberastasun historikoa zabaltzen da.

Erromatar Armadaren, II Cohors Vasconvm,  erakustaldi fidagarria, desfilea eta hain ezagunak ziren maniobra taktikoen azalpenak egingo dira.

Gozamenerako eta poztasunerako, atelanaen antzezpenak Mendigorriko Larrahi antzerki taldearen eskutik.

Antzinako musikaren emanaldiek gogora ekartzen digute gu gozarazteko apaindurik dagoen  urrutiko iraganera.

Gainera, erromatar merkatua eta tailer parte-hartzaileak izango dira txikienen gozamenerako.

Larunbat eta igandean zehar, hainbat bisita gidatu interesgarri egiteko aukera izango da: museora, sistema hidraulikoa eta Andelokoindusketa arkeologikora. Andelo hiri erromatarreko bizimoduaren antzezpena. Horren bidez, Mendigorritik 4 kilometrotara zegoen eta 2500 biztanle izatera iritsi zen  hiri erromatar honen historia gogorarazten digute.

Aurten, nabarmenduko daNafarroako garrantzitsuenetarikoa den indusketa arkeologiko honen aparteko ur-horniketa sistema, Iturranduzko bilketatik hiriko banatze guneraino.

Asteburu ahaztezina pasatzeko aukera izango da.

Programa 2018