Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Folklorea, festak eta erromeriak

“ZORRA” EGUNA

Abenduaren 7an ospatzen da. Arratsaldean herritarrak biltzendira txistorra etabertako ardoa dastatzeko, dena Mendigorriko txarangaz alaiturik.

Antzina, denboraldiaren ardo berriak prest zirenean, bizilagunak joaten ziren etxez etxe bertako ardoak probatzeko. Horren ondoren, eguna bukaerarako “zorra” itzela harrapatzen zuten.

MENDIGORRIKO MUSIKA JAIALDIA

Mendigorriko Nazioarteko Musika Jaialdia uztailaren bukaera aldean hasten da eta abuztuaren erdialdean bukatzen  da. Zuzendaria Alberto Urroz da.

Mendigorriko Nazioarteko Musika Jaialdiaren web-orria

Alberto Urroz Jaildiaren zuzendari artistikoa.

ANDELOKO ERROMATAR JAIALDIA

Ekainaren azkeneko asteburuan ospatzen da. Programa zabala antolatzen da, bai herrian, bai Andelosko indusketa arkeologikoan. Xedea delarik orain dela 2000 urteko herri erromatar baten bizitza irudikatzea eta herriko aberastasun historikoa zabaltzea.

JASOKUNDE ZAINDARIAREN JAIAK

Abuztuaren 14tik 20ra ospatzen dira. Patroiaren jaik dira, “jai handiak”. 7 egunetan zehar jardueraz beteriko egitarau zabala garatzen da: behiak, orkestrak, musika kalean eta biztanle guztiendako jarduerak…

ERROMERIA ANDION BASELIZARA

Maiatzaren 1ean ospatzen da eta prozesioa egiten da herritik, 4,5 kilometroetara dagoen Andion Andre Mariaren Andiongo Baselizara. Behin hara iritsita, 12:00etako mezaren ondoren, Udalak ogia eta ardoa banatzen ditu eta herritarrak familia edo kuadrillaka antolatzen dira kaldereteak, haragi errea etafrijituak dastatzeko baselizaren inguruetan.

ERROMERIA SANTIAGO BASELIZARA

Apirilaren 25ean, San Marko egunean, ospatzen da. Herritik ateratzen da prozesioan, ekialderantz 3 kilometroetara dagoen Santiago ermitaraino.

SANTA APOLONIA

Asteburuarekin ospatzen dira otsailaren 9an edo otsaileko bigarren asteburuan. Herriko jai txikiak dira. Asteburuan zehar, programazio zabala garatzen da.

Volver arriba