Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Zer ikusi

ARTE ZIBILA

Martin Salvador kaleko 8. zenbakian,  bereziki aipagarri  den XVIII. mendeko etxe handi bat dago. Harlanduzko hiru atal eta atiko bat ditu. Bao zuzenak ditu, sarrerakoa izan ezik, arku zorrotza baita.

Aipatzekoak dira baita ere, sarreran arku zorrotzak edo klabean kristoren anagrama dituzten XVI. mendeko eraikinak. Mende berberekoa da, Aingeru kalean partzialki luzitutako harlanduzko hiru ataleko eraikina. Moldurak dituzten leihoak eta sarrerako atea ditu. Bordadurak dituen armarri bat gordetzen du.

Udaletxea Foru plazan dago, XVII. mendeko hargintza lana. Bi atal eta atikoa ditu; hauek inposta lau batek bereizten ditu. Bere hutsuneak ateburuak dira eta balkoi jarrai bat osatzen dute, XV. mendeko armarri gotikoa edukirik.

Herriko kanpoaldean Andelo hiri erromatarra dago. Lekuan egindako indusketek erakutsi dute bertan Burdin Aroko herrixka bat egon zela. K.a. I. mendean erromatarren menpe gelditu zen eta  K.o. I. eta II. mendeetan izan zuen bere goreneko maila. Bertan aurkitu dira presa bat, udaldietan ura erregulatzeko andela, akueduktu bat, termak eta baita hilobi laudak ere. 18 hektarea izatera iritsi zen eta  ipar-ekialdean malda handi batek babestutako goi-lautada bat hartzen zuen. Mendebalderantz pixkanaka behera egiten du bi mailatan. Hegoalderantz ibarbide zabala osatzen du. Agerian geratu da harresi perimetral bat zegoela eta funtzio bikoitza zuela: hiriaren defentsa eta lurra eustea. Perimetrotik kanpo bi defentsa-dorre lokalizatu dira, bat ipar-ekialdean eta bestea hego-ekialdean.

Harrigarria da hiriko sistema hidraulikoa. Bereziki azpimarratzekoak dira:

  • Castellum aquae izenekoak akueduktuak garraiatzen zuen uraren emaria hornitu eta banatzeko balio zuen. Haren silarri handiz egindako podium errektangularra kontserbatzen da oraindik. Barnealdea harri xehatuz osatua dago, eta haren gainean argamasazko hiru geruza ditu.
  • Biltegi erregulatzailea: Induskatutako lursailean eremu zabala hartzen du: gehienez ere 85 x 37 metroko ardatzak ditu, eta 7.000 metro kubikoko biltegi-gaitasuna. Biltegiaren eraikuntzan bi fase ikus daitezke. Lehenengoan biltegiak dimentsio murritzagoak zituen, eta paretak eta zorua argamasa hidraulikoarekin inpermeabilizatuta zeuden. Bigarren fasean handitze-lanak egin ziren, eta murruak 35 kontrahormaz indartu zituzten, biltegia hutsik egotean lurraren bultzada eusteko asmoz. Bigarren lan honi dagozkio ura ateratzeko kutxatila eta barnera jaisteko eskailera.
  • Iturrandizko presa K.o. I. mendean egin zen. Indusketak agerian utzi ditu garai desberdinetan bi mantentze-lan egin zirela.

 

Bibliografia

Arte  Auñamendi entzikopedia

LOPEZ SELLÉS, T. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. C.E.E.N, 1972.

VV.AA. Catalogo Monumental de Navarra., III, 1985.

ETE 2011

ETXE BLASOIDUNAK

Mendigorriko hirigunea parrokiaren inguruan antolatzen da eta kaleek, batzuk behintzat, pendize handia dute. Erdialdeko etxeen tipologia da nagusi: materialei dagokienez lehenengo mailan silarria agertzen da eta gainontzekoetan, normalean bi baino gehiago ez dira,  silarrixka edo baita adreilua ere.Herriko erdigune osoan zehar XVII. eta XVIII. mendeetako etxe armarridun interesgarriak banatzen dira.

Herriko erdigune zaharrenean, Santa Maria parrokiaren inguruan muinoaren magaletik jaisten dena, hainbat etxe armarridun aurkitu ditzakegu:

Plazan bertan etxeetako batek armarri rokokoadu, XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa. Beheko kerubina du, haurtenanteenartean dago eta, goian, kasketa

San Pedro kalean XVI. mendeko pare bat etxe ikus daitezke, puntu erdiko atariak dituztenak.

Zerko kalean XVII. mendeko eraikin bat dago. Fatxadan XVIII. mendeko harrizko armarria du; sugeen arteko azpi-maskaroi bat du, lehoiak eta, goian,  aingeruen arteko kaskoa.

Bernardino Ayalakaleko 22. zenbakia duen etxea, berreraikia dago, giltzarrian plaka duen puntu-erdiko portala mantentzen du. Harri landuz egindako lau atal ditu, goiko biak balkoi zuzenekin eta haietako batzuk forja zaharrarekin. Fatxadan harrizko armarri neoklasikoa gordetzen du.

16 zenbakia “El Fortín” deiturikoa, harlanduzko defentsarako dorre zahar bat da. Estruktura nagusia XIV-XV. mendekoa da eta sekundarioa XIX.enekoa. Izkinetan kateak ditu. Harlanduzko horma.

4 zenbakia, bi atal ditu eta harri landuzkoatikoa, leiho zuzenekin. XVII. mendean koka daiteke.
2 zenbakia XVIII. mendeko bigarren erdialdekoa da bi kerubinen gainean eta lehoiek heldutako rokoko estiloko armarria du.

Berdura kaleko 17. zenbakiak partzialki galdu den armarria du eta 18. zenbakiak XVI. mendeko arku zorrotza du.

Martin Salvador kaleko 17. zenbakia etxe barrokoa da; bi atal nagusi ditu eta harri landuzkoatikoa du; fatxadan XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa dauka.

13 zenbakiak XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa mantentzen du, maskaroia eta azpiko aldean bi lehoi dituela.
23 zenbakia harlanduzko bi atal nagusi dituen etxe handi bat da; harri landuzkoatikoa du eta puntu erdiko arkua. Honen goiko partean armarria du. Pixka bat gorago, XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa dago.
9 zenbakia bi atal nagusiko etxea da; puntu erdiko atari nagusia du eta gainontzeko baoak ateburudunak dira.
8 zenbakia XVIII. mendeko etxe izugarri handia da; hiru atal nagusi eta harlanduzko atikoa ditu. Bao gehienak zuzenak dira sartzekoa izan ezik, hori puntu erdiko arkua baitu. Goian kasketa duelarik armarri rokokoa du.
5 zenbakia bi atal nagusiko eraikin neoklasikoa da; atikoa du eta baita armarri laua ere errezel azpian.

Navarreria kaleko 2. zenbakiak XVI. mendeko portaloi zorrotza mantentzen du, San Pedroren giltzekin eta Kristoren anagramarekin dekoratutako armarria du; gakoan, irudi gotikoak ditu. Aingeru kalean, XVI. mendeko etxe bat dago; harlanduzko hiru atal ditu, partzialki entokatuak eta leiho zuzenekin. Sartzeko atariak moldurak eta ojeretak dauzka. Larruzko kartelaz inguraturik dagoeta goiko aldean kasketa du.

7 zenbakia duen etxeak XVI. mendean egindako arku zorrotza du; gakoan giltzak eta izarra dituen ezkutua du
11 zenbakiak XVIII. mende hasierako armarria du, estilo barrokokoa. Hurrengo eraikinaren barnealdean XVIII. mende amaierako armarri bat dago. Izkinan dagoen etxe batean 1773. urteko armarri rokoko bat ikus daiteke, behe-kerubina eta kasketa ditu.

25 zenbakiak XVIII. mendeko bigarren erdialdeko armarri rokokoa du. Behean kerubina, oparotasun-adarrak inguraturik eta goian kasketa.

26 zenbakiak armarri rokokoa du, aurrekoaren garai berekoa da. Beheko kerubina du, lehoi tenanteen eta kasketaren artean kokatua

Navarreria kaleko 37. Zenbakia XVIII. mendeko etxea dago, lehenengo atalaharlanduzkoa da eta beste biak adreiluzkoak eta harrizko markoak dituzte.

 

FORU PLAZA

Mendigorriko arkitektura zibilaren multzoan plaza hau nabarmentzen da, SanPedro eliza eta Udaletxea  gailentzen direlarik.

ARGA IBAIAREN GAINEKO ZUBIA

Arga ibaiaren gainean, Andionerantz, jatorri erromatarreko zubia dago. Zazpi arku ditu, haietako batzuk apuntatuta.Egungo itxura XIX. mendean zehar egindako berritze-lanei erantzuten die. Arga ibaiaren gainean, Andionerantz, jatorri erromatarreko zubia dago. Zazpi arku ditu, haietako batzuk apuntatuta.XV. mendean partzialki suntsitua izan zen, baita gerra karlistetan ere. XIX. mendean berritu zen.

ARTE ERLIJIOSOA

Erdi Aroan du jatorria; XVI. mendean egin ziren erreforma gotikoek ekarri dute gaur egun duen itxurara, baita XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran egin ziren aldaketa batzuek ere.

Gurutze latindar forma du bere oinak, eta hiru zatitan banatuta dago: gurutzadura, transeptua eta burualde poligonala.

San Pedro eliza, jatorria Erdi Aroan duena, XVI. mendean izan zen berreraikia; estilo gotiko errenazentista dauka. Momentu honi dagokio goiburuaren, gurutzaduraren eta nabearen traza. Beranduago, XVIII. eta XIX. mendeen artean, laugarren tarte bat gehitu zen: bi kapera, eskailerak eta koroa. Kanpoan, ate nagusia, dorrea eta eliz ataria. Elizaren handitzeak Antonio Oteizak zuzendu zituen 1772an.

Azkenik, 1855ean, sakristia berria eraiki zen, tenpluaren buruari jarraiki. Vicuñaren proiektua, estilo neoklasikoa, Pablo Urrozek errespetatu zuen, eta biribilgune handi bat eraiki. 1776tik aurrera eraiki zen fatxada, eta barroko berantiarreko elementuak neoklasikoekin tartekatuta egin zen, baita errenazentistekin ere. Lau pilastra doriko-toskano hirukoitzekin artikulatzen da hiru kaletan. Erdikoak, handienak, aurrealde-erretaula dauka. Aldekoetan hiru bao, handitik txikira, ezarrita daude. Ezkerreko partea bi gorputzeko dorrearen oinarri da, prismatiko eta otxabatua, kupula konplexu batekin bukatzen dena. Beste lateralak atearekin bat egiten du.

Barruan, XVIII. mendeko ur bedeinkatuzko pontea dago. XVI. mendeko bataio-harria. San Joseren erretaula dago kaperan, rokokoa, eta Carmen Birjinaren egurrezko irudia, XVIII. mende amaierakoa dena. Gurutzean, Rosario Birjinaren erretaula bat, manierista, XVII. mende hasierakoa. Aurreko harresian, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren erretaula; hau 1716an eraiki zen baina neoklasikorantz aldatu zuten gerora.

Barnealdean dituen erretaulen artean, Erretaula Nagusia aipatzekoa da; BernabéImberto Lizarrako eskultoreak egin zuen lan erromanista hau 1594 eta 1610 artean. Pertsonaiak indar handikoak dira eta edertasun idealizatua erakusten dute, santuen aurpegietan ikus daitekeena.

Epistolaren aldean, Santiagoren erretaula, 1716koa dena eta oso apaindua dagoena. SantiagoMatamorosen eszena baten margolan bat dago teilatupean, Erriberriko merindadearen barruko garai barrokoari dagokionez, interesgarria. Kristo gurutzatuaren erretaulak, San Frantzisko Xabierrenak eta Andiongo baselizatik datorren erretaulak kaperak osatzen dituzte. Rokoko estiloko erakustoki batean Andiongo Birjina agertzen da, Erdi Aroko ikonografia daukana, XVIII. mendean aldatua izan zena.

Koruan, rokoko estiloko aulkiak. Garai eta estilo desberdineko taillak eta urregintza kantitate handia sakristia berrian. 1594ab BerbabeImbertok egindako erretaula nagusia errenazentista da. Orientazio greko-erromatarrekoa, bere arkitekturari esker, efektua oso ona da. Frontoiak, hiru ordenen zutabeak, ia apaindu gabeko erlaitzak, irtenguneak eta sarguneak.

Pasioaren eszenak ditu lehenengo gorputzak, birjinez osatuta; bigarren gorputza San Pedroren eta San Andres eta San Pabloren eszenekin osatuta dago. Beste horma-atal batean ebanjelistak agertzen dira. Hirugarren gorputzak Ama Birjinaren eta beste bi birjinen bizitzaren eszenak ditu. Kalbarioak bere lana bukatzen du Donibane, Ama Birjina eta Apostoluekin. XIX. mendean ekisaindu barroko batekin probestu ziren piezez osatutako sagrarioa desegin zen XIX. mendean. Nafarroako maisuen ohiko moldeetatik urruntzen den polikromia dotorea du, Alonso LorgoñoVegarena izan daitekeena. Beste eliza batetik etorri zen santutegia, aipatu dugun Imbertori buruzko gai landuekin.

Mendigorrian bi baseliza daude:

XVI. mendeko Santiago baseliza, gailur batean kokatua eta gaur egun berritua. Bi tramotako nabea, goiburu zuzenekoa eta bi urez estalia. Barnealdean, taila barroko herrikoiak. Antonio Estangari brodatzaileari egozten zaion traje errenazentista zahar baten bi pieza gelditzen dira. Desamortizaziora arte, Leireko Monasteriorenak izan ziren..

Andiongo Andre Mariaren baseliza: Andelos hiri erromatarraren ondoan, Andiongo eremuan dago kokatua. XIII. mende hasierako eraikina; XVII. mendean izan zen berreraikia. Garai hartan, goiburua kupula barroko batekin estali zen; dena den, bere jatorrizko portada gordetzen du, egun itxia dagoena.

Estilo barrokoko erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, eta Andiongo       Andre Maria  da burua. Bere irudia Erdi Arokoa da.

Andiongo Andre Mariaren baseliza XIII. mendekoa da, eta estilo protogotikoa du. Paretak mantentzen dira, beren pilastrekin; baita eraikinaren barnealdea, oinen estalkia eta ate bat  ere.Kapera nagusia XVII. mendean berreraiki zen eta estilo barrokoa hartu zuen; fatxadako atari nagusia XV. mendekoa da. Honen gainean, bi arkuko eta traza modernoko kanpai-horma dago. Erretaula nagusiak estilo barrokoa du.

 

Bibliografia

Arte  Auñamendi entzikopedia

LOPEZ SELLÉS, T. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. C.E.E.N, 1972.

VV.AA. Catalogo Monumental de Navarra., III, 1985.

ETE 2011

 ANDIONGO ANDRE MARIA BASELIZA

Andelos hiri erromatarraren ondoan, Andiongo eremuan dago kokatua. XIII. mende hasierako eraikina; XVII. mendean izan zen berreraikia. Garai hartan, goiburua kupula barroko batekin estali zen; dena den, bere jatorrizko portada gordetzen du, egun itxia dagoena.

Estilo barrokoko erretaula nagusia XVIII. mendekoa da, eta Andiongo Andre Maria da burua. Bere irudia Erdi Arokoa da.

Andiongo Andre Mariaren baseliza XIII. mendekoa da, eta estilo protogotikokoa. Paretak mantentzen dira, beren pilastrekin; baita eraikinaren barnealdea, oinen estalkia eta ate bat  ere.Kapera nagusia XVII. mendean berreraiki zen eta estilo barrokoa hartu zuen; fatxadako atari nagusia XV. mendekoa da. Honen gainean, bi arkuko eta traza modernoko kanpai-horma dago. Erretaula nagusiak estilo barrokoa du.

SANTIAGO BASELIZA

XVI. mendeko Santiago baseliza, gailur batean kokatua eta gaur egun berritua. Bi tramotako nabea, goiburu zuzenekoa eta bi urez estalia. Barnealdean, taila barroko herrikoiak. Antonio Estangari brodatzaileari egozten zaion traje errenazentista zahar baten bi pieza gelditzen dira. Desamortizaziora arte, Leireko Monasteriorenak izan ziren.

SANTA MARIA ELIZA

Herriaren gainaldean dago; jatorrizko parrokia izan zen, XIII. mende hasieran eraikia. XIX. mendean egin zen berreraikitze-lanen ondoren, jatorrizko forma guztiz aldatu zen. Burualdean Maria Ama Birjinaren irudia dago, Haurrarekin. XIV. mendeko taila gotikoa. Erretaulak estilo hispaniar-flamenkoak diren erliebeak ditu, XVI. mende hasierakoak

Barnealdean Kristo Sainduaren erretaula txiki bat dago, XIX. mendean egin zena, beste aldean dagoen Santa Anaren forma berekoa. Erretaula nagusia ere XIX. mendekoa da, nahiz eta Lizarrako moja batzuen komentu baten XVI. mende hasierako erliebeak aprobetxatu  diren. Estilo platereskoa du, bere arkitekturaz gelditzen denak lan garrantzitsua izan zela esaten digu. Lan hau Gabiriako Pedrori (1580 ingurukoa?) egozten zaio; purpurina eta aluminio geruza txar bat du gainean.

SAN PEDRO ELIZA

Erdi Aroan du jatorria; XVI. mendean egin ziren erreforma gotikoek ekarri dute gaur egun duen itxurara, baita XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran egin ziren aldaketa batzuek ere.

Gurutze latindar forma du bere oinak, eta hiru zatitan banatuta dago: gurutzadura, transeptua eta burualde poligonala.

San Pedro eliza, jatorria Erdi Aroan duena, XVI. mendean izan zen berreraikia; estilo gotiko errenazentista dauka. Momentu horri dagokio goiburuaren, gurutzaduraren eta nabearen traza.Beranduago, XVIII. eta XIX. mendeen artean, laugarren zati bat gehitu zen: bi kapera, eskailerak eta koroa. Kanpoan, ate nagusia, dorrea eta eliz ataria. Elizaren handitzeak Antonio Oteizak zuzendu zituen 1772an.

Azkenik, 1855ean, sakristia berria eraiki zen, tenpluaren buruari jarraiki. Vicuñaren proiektua, estilo neoklasikokoa, Pablo Urrozek errespetatu zuen, eta biribilgune handi bat eraiki. 1776tik aurrera eraiki zen fatxada, eta barroko berantiarreko elementuak neoklasikoekin tartekatuta egin zen, baita errenazentistekin ere. Lau pilastra doriko-toskano hirukoitzekin artikulatzen da hiru kaletan. Erdikoak, handienak, aurrealde-erretaula dauka. Aldekoetan hiru bao, handitik txikira, ezarrita daude. Ezkerreko partea bi gorputzeko dorrearen oinarri da, prismatiko eta otxabatua, kupula konplexu batekin bukatzen dena. Beste aldeak atearekin bat egiten du.

Barruan, XVIII. mendeko ur bedeinkatuzko pontea dago. XVI. mendeko bataio-harria. San Joseren erretaula dago kaperan, rokokoa, eta Carmen Birjinaren egurrezko irudia, XVIII. mende amaierakoa dena. Gurutzean, Rosario Birjinaren erretaula bat, manierista, XVII. mende hasierakoa. Aurreko harresian, Ama Birjinaren Sortze Garbiaren erretaula; hau 1716an eraiki zen baina neoklasikorantz aldatu zuten gerora.

Barnealdean dituen erretaulen artean, Erretaula Nagusia aipatzekoa da; BernabéImberto Lizarrako eskultoreak egin zuen lan erromanista hau 1594 eta 1610 artean. Pertsonaiak indar handikoak dira eta edertasun idealizatua erakusten dute, santuen aurpegietan ikus daitekeena.

Epistolaren aldean, Santiagoren erretaula, 1716koa dena eta oso apaindua dagoena. Done Jakue Matamorosen eszena baten margolan bat dago teilatupean, Erriberriko merindadearen barruko garai barrokoari dagokionez, interesgarria. Kristo gurutzatuaren erretaulak, San Frantzisko Xabierrenak eta Andiongo baselizatik datorren erretaulak kaperak osatzen dituzte. Rokoko estiloko erakustoki batean Andiongo Birjina agertzen da, Erdi Aroko ikonografia daukana, XVIII. mendean aldatua izan zena.

Koruan, rokoko estiloko aulkiak. Garai eta estilo desberdineko taillak eta urregintza kantitate handia sakristia berrian. 1594ab BernabeImbertok egindako erretaula nagusia errenazentista da. Orientazio greko-erromatarrekoa, bere arkitekturari esker, efektua oso ona da. Frontoiak, hiru ordenen zutabeak, efektu perspektibistarekinapaindutako erlaitzak  irtenguneak eta sarguneak.

Pasioaren eszenak ditu lehenengo gorputzak, birjinez osatuta; bigarren gorputza San Pedroren eta San Andres eta San Pabloren eszenekin osatuta dago. Beste horma-atal batean ebanjelistak agertzen dira. Hirugarren gorputzak Ama Birjinaren eta beste bi birjinen bizitzaren eszenak ditu. Kalbarioak bere lana bukatzen du Donibane, Ama Birjina eta Apostoluekin. XIX. mendean ekisaindu barroko batekin probestu ziren piezez osatutako sagrarioa desegin zen XIX. mendean. Nafarroako maisuen ohiko moldeetatik urruntzen den polikromia dotorea du, Alonso LorgoñoVegarena izan daitekeena. Beste eliza batetik etorri zen santutegia, aipatu dugun Imbertori buruzko gai landuekin.

San Pedroko Elizak rokoko estiloko organoa du. Estiloa oso agerian dago batez ere dekorazio arloan, organoaren kutxetan. Garai horretako (XVIII. mendeko bigarren aldia) organo asko gelditzen dira eta aurrealdeak oso deigarri eta arranditsuak dira. Nahiz eta organoaren estruktura aldatu zen, kutxa mantendu da.

Volver arriba