Udal-barrutiko eta udalerriko izen ofizialen aldaketa toponimikoak
Euskera
2018ko irailaren 21eko ohiko bilkuran, Mendigorriko Udaleko Plenoak hasierako onespena eman die udal-barrutiko eta udalerriko izen ofizialen aldaketa toponimikoei legeak eskatzen duen gehiengoarekin.
Biztanle-entitateak:
Muruzabal Andion eta Andiongo Andre Maria.
Bi leku horien izenak euskaraz zein gaztelaniaz izanen dira ofizialak:
Leku hauek, dagoeneko gaztelaniaz zuten izen ofizialaz gain, euskarazko jatorrizko izen toponimikoa ere hartuko dute:
- Muruzabal de Andión / Muruzabal Andion
- Nuestra Señora de Andión / Andiongo Andre Maria
Eraikuntzak:
Ermita de Santiago eraikuntza Done Jakueko ermita deituko da euskara erabiltzean.
Udalerri honen izen ofiziala, “Mendigorria”, jatorri euskalduna duen “Mendigorria” izen toponimikoarekin izendatuko da, grafian azentu ortografikorik gabe, euskararen arautegiak ezartzen duen gisan.
Honako informazio hau publikoa izanen da hilabete batez, interesdunek egoki deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Mendigorrian, 2018ko irailaren 24an.
Mendigorriko Udaleko Alkate-Lehendakaria,
Iosu Arbizu Colomo