Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

Oinezkoentzat Kalea Egiteko Eskaera

tablon

Udalak  eskabide bat jaso du 120 zinaduren bermea dituenak. Bertan  Aingeru kalea, Foru plaza eta Bernardino Ayala kaleak oinezkoentzat jartzeko aukera aztertzeko eskatzen zuenak.

Eskabidean asteburuetan  zein  jai  egunetan kaleak ixteko, piboteak eta hesiak erabili zitezkeela proposatzen zen.   Kale  hoietan  haur  zein  pertsona adinduek izaten dituzten  arriskuak  autoen abiadura desegokiaren argudio hartuta.

Udalaren aburuz, konpobidea   ez da etorriko piboteak edo hesiak jarrita, biztanle guztien  kontzientziaraztearekin  batera  baizik.

Arazoa aztertuta, berau  erreala  da eta  konponbide errasik  ez duena. Piboteekin  trafikoa  ixtea oso garestia  suertatzen da, lau  kale  itxi  behar  direlako  eta  hauek  irekitzeko  urrutiko-agintegailuak herri erdiari, banatzaileei, larrialdi zerbitsuei… banatu beharko litzatekelako. Hau dela eta, aukera  hau baztertua izan da.

Udalak egingarri ikusten duen aukera, eta  eskabidea luzatu duten ordezkariekin aztertu eta  adoztu duena,  kale hoietatik  pasatzen  diren  autoen  abiadura  20 km/ordura   jeistea da. Kale  hauek kartelen bitartez  peatonalak eginez,  auzokide eta larrialdi zerbitsuentzat izan ezik, honako hordutegi honetan:

Larunbatetan  19:00etatik   23:00ak arte.

Igande eta Jai Egunetan  12:00etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte.

Udalak  neurri hau  martxan  jarri  baino lehen, eta herritar  guztiek eskubide berak ditugularik, “entzunaldi  epea “  irekiko du.

Udaletxera alegatzeko epea  uztailaren  13 arte  irekita egonen da neurri  honekin  bat  ez  datozenak, bere  arrazoiak  argudiatzeko  eta  konponbideak bilatzeko.

Alegazio epea pasata eta  hauek aztertua Udalak bidezko erabakia  hartuko du.

Mendigorria, 2018ko  ekaina

Mendigorriko Udala