Ayuntamiento de Mendigorria / Mendigorriko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

PUNTO LIMPIO

tablon

GARBIGUNEA

Izarbeibarko Mankomunitateak inauguratu du Garesen garbigune bat etxeko hondakin arriskutsuentzat.

Garbigunea Garesko Aloa industrialdean dago. 635 075 221

Jendaurreko ordutegia:

ASTEGUNA ORDUTEGIA
ASTEARTEA 10:00etatik 13:30era
OSTEGUNA 16:00etatik 19:30era
LARUNBATA 11:30etik 15:00etara

Garbigunea DOAKOA da etxe pribatuetako bizilagunentzat. 

HONDAKIN ONARGARRIAK:

  • ERA ASKOTAKO PLASTIKOAK: Pertsianak, aulkiak, mahaiak, jostailuak, bilgarriak…
  • FILM PLASTIKOA
  • METALAK: Erradiadoreak, bizikletak, harraskak, antenak, aulkiak, bidoiak…
  • ZURA: Armairuak, aulkiak, kutxak, ateak, oheak…
  • TAMAINA HANDIKOAK: Altzariak, koltxoiak, somierrak…
  • PAPERA ETA KARTOIA: Kartoizko kutxak, bilgarriak, aldizkariak, egunkariak…
  • INAUSTEA ETA LANDARE HONDAKINAK
  • ARROPA ETA EHUN-GAIAK
  • EEH: Eraikuntzako eta eraisketetako hondakinak beti ere, etxeko obra txikietako murriztuta ( 6 zaku lizentzia bakoitzeko)
    • Harrizko EEHak (obra-hondakin): adreiluak, hormigoia, lauzak, zeramika, konketak, komunak…
    • Beste EEHak: Zura (parket, zorua, markoak…), kristalak, plastikoak…
  • TEEH:
    • LINEA ZURIA: Hozkailuak, garbigailuak, ontzi-garbigailuak, labeak, mikro-uhinak…
    • LINEA MARROIA: Telebistak, bideoak, DVD erreproduzitzaileak, musika ekipoak, ordenagailuak…
  • MARGOAK, aerosolak, disolbatzaileak, Kolak, erretxinak
  • FLUORESZENTEAK ETA BONBILLAK
  • TONERRAK ETA ANTZEKOAK
  • RADIOGRAFIAK
  • PILAK
  • METAGAILUAK ETA BATERIAK
  • ETXEKO OLIOAK
  • MOTOR OLIOAK
  • PNEUMATIKOAK

ONARGARRI EZ DIREN HONDAKINAK

  • Materia organikoen gaikako bilketatik datorrena
  • Osasun-hondakinak
  • Hondakin erradioaktiboak
  • Meatzaritzatik datozen hondakinak
  • Erabiltzen ez diren ibilgailuak
  • Lehergailuak (piroteknia, air bag, etab.)
  • Nahastutako hondakinak
  • Amiantoa duten hondakinak
  • Jatorri ezezaguna duten hondakinak