ARTE ZIBILA
Edificios civiles
Martin Salvador kaleko 8. zenbakian, bereziki aipagarri den XVIII. mendeko etxe handi bat dago. Harlanduzko hiru atal eta atiko bat ditu. Bao zuzenak ditu sartzekoa izan ezik, arku zorrotza baita.
Aipatzekoak dira baita ere, sarreran arku zorrotzak edo klabean kristoren anagrama dituztenXVI. mendeko eraikinak. Mende berberetako, Aingeru kalean partzialki luzitutako harlanduzko hiru ataleko eraikina dago.Moldurakdituzten leiho eta sarrerako atea zuzenak ditu edo. Kasketa gainean duela armarri bat gordetzen du .
Foru plazan Udala dago, XVII. mendeko hargintza lana da. Bi atal eta atikoa ditu; hauek inposta lau batek bereizten ditu. Bere hutsuneak ateburuak dira; balkoi jarrai bat osatzen dute, XV. mendeko armarri gotikoa dute.
Herriko kanpoaldean Andelo hiri erromatarra dago. Lekuan egindako indusketek erakutsi dute bertan, Burdin Aroko herrixka egon zela. K.a. I. mendean erromatarren menpe gelditu zen eta K.o.go I. eta II. mendeetan izan zuen bere goieneko maila. Bertan aurkitu dira presa bat, udaldietan ura erregulatzeko andela, akueduktu bat, termaketa baita hilobiko laudak ere. 18 hektarea izatera iritsi zen;ipar-mendebaldetik desnibel handi batek babesturik dagoen goi-ordoki batean dago; Mendebalderantz pixkanaka behera egiten du bi mailatan. Hegoalderantz ibarbide zabala osatzen du. Perimetro osoko harresi bat ageri izan da. Funtzio bikoitza zuen defentsa eta lurra eustea Perimetro horretatik kanpo bi defentsa dorre aurkitu dira bata ipar-mendebaldean eta bestea hego-ekialdean
Harrigarria da hiriko sistema hidraulikoa. Oso interesgarriak dira: Castellumaquaeakueduktuak eramaten duen uraren emaria banatzeko eta zatitzekoerabiltzen zena. Silarri handiz egindako podium errektangularra kontserbatzen da. Barrukoa txintxorrez beteta dago eta horren gainetik hiru kapak osatutako kareore sendo bat; Biltegi erregulatzailea lurzoruan hondeatutako85 x 37 metrokogune zabal bat hartzen du. 7.000 metro kubikoko edukiera du. Eraiki orduan bi fase egon ziren. Lehenengoan biltegia txikiagoa zen eta bai hormak eta baita lurra ere argamasa hidrauliko batez irazgaiztuak ziren. Bigarren fase batean eraikin zabaldu zen eta murruak barrutik sendotu ziren 37 kontrahorma erabiliz. Horrekin lortu nahi zuten , biltegia hutsik zegoenean, lurraren bultzadari eustea. Bigarren lan honetan ura irtetzeko kutxatila eta barrura jaisteko eskailera egin ziren; Iturrandizko presaK.o.go I. mendean egin zen. Presa honetan egindako indusketetan bi euste lanak azaleratu dira.
Arte Auñamendi entzikopedia
LOPEZ SELLÉS, T. Contribución a un catálogo de ermitas de Navarra. C.E.E.N, 1972.
VV.AA. Catalogo Monumental de Navarra., III, 1985.
ETE 2011