Fundación Sustrai Erakuntza
Nafarroako proiektu jasangaitzei erantzun juridiko-teknikoahttps://sustraierakuntza.org/
AURREKONTU PARTE-HARTZAILEAK. IRUGARREN EDIZIOA
Zer da?
Udalak 10.000 euroko aurrekontu-partida onartu du 2024erako, herritarren parte hartzea sustatu eta elkarteen arteko elkarlana bultzatu asmoz..
Nola egingo da?
Aurrekontu Parte-hartzaileen Batzordea sortu zen 2021ean. Batzorde horretan Mendigorriko elkarte eta kolektibo bakoitzaren ordezkari bat egon daiteke. Parte hartzeko, I. eranskina osatu behar da, eta martxoaren 11ko 14:00ak baino lehen ayuntamiento@mendigorria.es helbidera bidali, “Aurrekontu parte-hartzaileak, inskripzioa” gaiarekin.
Nola aurkezten dira proposamenak?
Apirilaren erdialdera arte, interesa duen elkarte eta kolektibo bakoitzak aurkeztu nahi duen proiektua prestatu beharko du, gehienez 10.000 euroko kostuarekin (BEZa barne), II. eranskineko formularioaren arabera, eta apirilaren 15ko 14:00ak baino lehen bidali beharko du ayuntamiento@mendigorria.es helbidera, “Aurrekontu Parte-hartzaileak, proiektua” gaiarekin.
Nola parte har dezake edozein bizilagunek?
Bere proposamena helburu horiek ordezkatzen dituen Mendigorriko elkarte edo kolektiboaren bidez bideratuz. Une horretan horrelako kolektiborik ez badago, hala erregistratu beharko da, baldin eta gutxienez 10 pertsonak osatzen badute kolektiboaren helburuak bermatzen dituen taldea eta I. eranskina betetzen bada.
Nafarroako proiektu jasangaitzei erantzun juridiko-teknikoahttps://sustraierakuntza.org/
Mendigorriako udal makaldia eta pinuen egur errearen baso-aprobetxamenduaren zuzeneko esleipenaren prozedura jakinarazten da.Interesdunek 2024ko ekainaren 13tik 2024ko eka...
Mendigorriko Udalak jakinarazi du laster amaituko dela Hiritar Etxeko egungo errentariaren kontratua. Egoera horren aurrean, Udalak errentari berri bat hautatuko du.Esleip...